Eraikinen Ikuskapen Teknikoen erregistroari buruzko informazioa

Az, 2018-09-12 15:30

Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren kopia osatu behar duten dokumentuen inguruko azalpena. Jabeek udalean aurkeztu beharko dituzte, erregistratzeko.

DEKRETUA

Eraikinen Ikuskapen Teknikoak bi zati ditu: batetik, eraikinaren jabeak bete beharreko galdera-sorta bat; bestetik, dekretu horren ondorengo artikuluek zehazten duten informazioa jasotzen duen txosten bat. Bi zati horiek Eusko Jaurlaritzak argitaratutako EITri buruzko aplikazio informatikoaren eta bere eguneratzeen bidez gauzatuko dira.

Aplikazio hori www.euskoregite.eus web-orrian dago eskuragarri, zehazki, “ikuskarientzako tresna informatikoa” atalean.

Hori EITa egingo duten teknikarientzat da. Programaren aurreko bertsioa (b 2.7) 3.0 bertsio berriarekin batera existituko da, 2018ko abenduaren 31ra arte. Hortik aurrera, 3.0 bertsioa baino ezin izango da deskargatu.

Era berean, jabeak bere kabuz edo bere ordezkariaren bitartez, dagokion udalean aurkeztu beharko du Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren kopia bat (9.3 eta 12.4 artikulua). Eta udalek aurkezten diren dokumentuei erregistroa eman beharko diete (12.5 artikulua).

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, prozesu hau guztia elektronikoki kudeatze aldera, hasia da gure erkidegoan EIT plataforma berri bat lantzen. Plataforma berri hori martxan egon arte, uste da ez dagoela aldaketarik eraikinen ikuskapen teknikoak idatzi eta aurkezteko orain arte burututako operatibari dagokionez.

Horregatik, honako hau JAKINARAZTEN DUGU:

Dagokion udalean aurkeztu beharreko Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren zein Zuzenketa-ziurtagirien kopia honako hauek osatuko dute:

- Formatu digitalean, Eusko Jaurlaritzak sortutako EITri buruzko aplikazio informatikoaren bidezko esportazioan sortutako .zip fitxategia erantsita. Eta

- pdf formatuan, ikuspenean jasotako eduki osoa bilduta, EITri erantsitako dokumentuak barne (aplikazioak zuzenean sortzen ez dituenak). 

Arloa edo saila