Irailak 17, astelehena, Tokiko Gobernu Batzordea

Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan

Datorren astelehenean, irailak 17, Tokiko Gobernu Batzordea egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 8:00tan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan.

Gai-zerrenda:

1. Egoki irudituz gero, 2018ko uztailaren 23an egindako bilkurako akta onartzea. (Akta onartzea)

2. Sagasti poligonoan, pabiloi multzo batek osatzen duten eraikinaren estalkian irazgaitzeko aurretik emandako obra baimena bertan behera uztea eta obra baimen berri bat emateko proposamena. (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak)

3. Kale garbiketa zerbitzuaren kontratuko 1.go aldaketa onartzeko proposamena. (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak)

4. Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuaren Komunitate Prebentzioaren programarako prezioa onartzeko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

5. Gizarte eta Hezkuntza arloan eta psikosozialeko zerbitzuaren hezitzaile baten kontratazioa onartzeko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

6. Arrisku egoeran dauden adingabeentzat ingurune irekian gizarte heziketa zerbitzua esleitzeko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

7. 2018ko Santakrutzak Elkarte eta partaide-laguntzaileentzako diru-laguntza emateko dekretua berresteko proposamena. (Kultura)

8. 2018 urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak onartzeko proposamena. (Kirola)

9. Alkatearen erabakien kontu ematea. (Alkatetza eta delegatuak)

10. Galde eskeak.

Arloa edo saila