Udalak elkartasuna helarazi nahi die Gaintxurizketako pasabidean hildako gaztearen senideei

Og, 2018-09-20 15:37

Udala elkarlanean ari da gainontzeko erakundeekin atzo iluntzeko istripua argitu eta ez errepikatzeko. Gertakariak argitzen diren heinean informazio gehiago emango da

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi bezala, atzo iluntzean, 16 urteko gazte bat trenak harrapatuta hil zen Gaintxurizketako trenbidea gurutzatzen duen oinezkoen pasabidean. Horren harira, Lezoko Udalak elkartasuna helarazi nahi die gaztearen senideei eta lagunei.

Orain, gertakariak argitze aldera, erakunde desberdinekin elkarlanean ari da Udala ahal bezain laster Gaintxurizketako pasabidearen egoera hobetzeko eta horrelako gertakariak berriro eman daitezen ekiditeko. Oinezkoen pasabidea Udalaren eskumenekoa ez den arren, udal gobernuak bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa azaldu du, egungo egoera ahalik eta azkarren konpondu eta etorkizunean horrelako beste istripurik gerta ez dadin.

Horrez gain, gertakariak argitu eta eskumena duten erakundeek erabakiak hartu heinean, horien berri emango duela jakinarazi du Udalak. 

Arloa edo saila