Urriak 15, astelehena, Tokiko Gobernu Batzordea

Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan

Datorren astelehenean, urriak 15, Tokiko Gobernu Batzordea egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 8:00tan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan.

Gai-zerrenda:

1. Egoki irudituz gero, 2018ko urriaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea. (Akta onartzea)

2. Elias Salaberria Hiribideko espaloia berritzeko obra kontratua esleitzeko eskaintzen sailkapena onartu eta esleipen proposamena. (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak)

3. AOU 31 Sagasti eremuan Hirigintza Plan Orokorraren 2. aldaketa puntuala onartzeko proposamena. (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak)

4. Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeei dirulaguntzak emateko proposamena. (Euskara)

5. Alkatearen erabakien kontu ematea. (Alkatetza eta Delegatuak)

6. Galde eskeak.

Arloa edo saila