Lezoko kirol taldeek genero berdintasunari buruzko ikastaroa jaso dute

Og, 2018-10-18 11:39

Ainhoa Azurmendik -kirol aholkularia eta berdintasun gaietan aditua- hitzaldia eskaini zuen astelehenean eta Urtxintxa Aisialdia Eskolak tailerra eskaini zuen atzo

Lezoko Udalarentzat garrantzia handiko gaia da gizon eta emakumeen berdintasuna sustatzea. Hori dela eta, herriko kirol taldeetako kideei eta eskola kiroleko hezitzaileei formakuntza-saio bana eskaini zaie. Helburua, parte hartu duten kirol elkarteetako kideei eta eskola kiroleko begiraleei beren eguneroko jardunean emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko tresnak ematea da.

Esan bezala, Ainhoa Azurmendi kirol aholkularia, Psikologiako irakaslea (EHU) eta berdintasun gaietan aditua da eta astelehenean, hilak 16, hitzaldia eskaini zuen. Horrez gain, atzo, urriak 17, Urtxintxa Aisialdi Eskolak tailer bat eskaini zuen.

Besteak beste, honakoak dira bi egun horietan landu diren gaiak: berdintasun oinarrizko kontzeptuak, kirolean erabili beharreko hizkuntza eta emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko eta nesken partaidetza bultzatzeko estrategiak.

Arloa edo saila