Azaroan hasiko dira kimaketa lanak

Az, 2018-11-07 12:22

Aurretik, negurako belarra motz utziko da eta kimaketa lanei dagokienean, platanondo gehien dauden eremuei lehentasuna emango zaie

Azaroaren 12an hasiko dira Lezoko kimaketa lanak, izan ere, aurretik, aste honetan zehar belarrari azken errepasoa emango zaio negu osorako belarra motz utzi ahal izateko.

Guneka antolatu dira kimaketak eta lehentasuna eman zaie platanondo gehien dauden guneei. Hori horrela, Alde Zaharretik hasiko dira zuhaitzak kimatzen (Goiko Plaza, eliza ingurua, Agustina Lizarazu, etab.), ondoren San Pedro-Lopene-Pisbe eremuan jarraituko dute, Zubitxo-Arretxene-Txulotxoko inguruak gero, eta Altamirako auzoan bukatuz.

Kimaketa programan sartutako zuhaitzez gain, bizilagunek aldez-aurretik egindako eskaerei ere kasu egingo zaie eta kontuan izango dira lorezaintza zerbitzuak ikusitako adar arriskutsu edo zuhaitz idorrak ere.

Lanak bi hilabete eta erdiz luzatzea aurreikusten da eta bertatik ateratako adaxkak txikitu eta auzokonposta gunetan eta Baratze Parkerako erabiliko dira.

Arloa edo saila