Igande honetan "Rámper, vida y muerte de un payaso" antzezlana ikusgai Gezalan

Or, 2018-11-09 13:26

Haurrentzako “Denboraren taupada” antzezlana eta “Ballerina” pelikula ere eskainiko dira asteburu honetan

Imanol Ituñok idatzitako “Ramper, vida y muerte de un payaso” antzezlanak CAFE BAR BILBAO lehiaketako saria irabazi zuen 2015ean eta ikusgai izango da Gezala Auditoriumean Azaroaren 11n arratsaldeko 20:00etan.

Antzerki obrak Gerra Zibilean pailasoz lan egiten zuen Ramón Alvarez Escuderoren bizitza kontatzen du. Garaiko artistarik famatuena zen Rámper, baina gaur egun ez du inork gogoratzen. Omenaldi, gogorapen eta hausnarketa bat da famaren iragankortasunaz, eszenatokiaz eta gogorapenaz. 

Bakarrizketa honetan, Rámper eta Ramón dira protagonistak, antzokiz antzoki, beren historia  entzungo duen norbaiten bila.

Sarrerak 8 euroren truke lortu daitezke Kultura sailean, Gezalako leihatilan ordu erdi lehenago edo esteka honetan.

Haurrentzako jarduerak

Ostiral eta larunbatean ere izango ditugu jarduerak Gezala Auditoriumean, kasu honetan haurrentzako girotuak izango direnak.

Gaur, azaroak 9 ostirala, arratsaldeko 17:30etan, “Denboraren taupada” antzezlana eskainiko da bost urtetik gorako haurrentzako eta sarrerak 2 eurotan erosi ahal izango dira. Bonoa izanez gero, euro baten trukean.

Bihar, azaroak 10 larunbata, arratsaldeko 16:30etan “Ballerina” pelikulaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek doan.

Arloa edo saila