Zuriñe Hidalgo Kuadrillategiko gazteekin elkartuko da, “Kuxkuxeroak” egitasmoaren baitan

Og, 2018-11-15 09:59

“Kuxkuxeroak” egitasmoaren saioak egingo dira Kuadrillategin hurrengo asteetan Lezon, Oiartzunen eta Pasaian.

Koadrila, familiarekin batera hizkuntza ohiturak(eta honenbestez euskararen erabilera) sustatzeko eta sendotzeko esparru egokiena da. Horixe da Kuadrillategi ekimenaren helburua: euskaraz ondo pasatu eta horrela euskararen erabilpena sendotu. Ekimen horren baitan, aurtengoan “Kuxkuxeroak” egitasmoaren saioak egingo dira Lezon, Oiartzunen eta Pasaian.

Euskararen erabileran erreferentzialtasunak duen garrantziaz ohartuta, gazteentzat eredu izan daitezkeen pertsona ezagunekin (aktoreak, musikariak, kirolariak...) euskaraz elkarrizketa natural bat izatean oinarritzen da “Kuxkuxeroak” egitasmoa.

Oarsoaldean egingo diren saioetan Zuriñe Hidalgo abeslari eta telebistako aurkezlea Oarsoaldeako gazteekin elkartuko da. Zuriñe Hesian taldeko abeslari eta konposatzailea da eta Euskal Telebistako saio desberdinetako aurkezlea izan da (Betizu, Kantuan, A Ze Banda!, Sorgintxulo, Kantugiro, 3Txulo, Bagoaz, DantzanGo!...).

Hona hemen saioen ordutegiak:

LEZO. Azaroak 16, ostirala. Lezoko Herri Eskolan. 18.00-19.30 eta 20.00-21.30

OIARTZUN. Azaroak 23, ostirala. Gaztetxean (Landetxe Plaza). 19.30-21.00

PASAIA. Azaroak 30, ostirala. Donibaneko Kulturguneko komunikazio gelan. 19.00-20.30

Arloa edo saila