Gabonetako kultur eta kirol egitaraua

Urtero ohi duen bezala, aurten ere kultur eta kirol egitarau zabala antolatu du Udalak Gabonetarako: zinema, antzerkiak, kontzertuak, literatura solasaldiak, kantujira herrikoia, omenaldiak, indar erakustaldiak, azokak, kalejirak, skate saioak, saskibaloi txapelketak, urpekaritza bataioak, krosa eta bestelako emanaldiak

Dagoeneko piztu dira herri osoan zehar jarri diren Gabonetako argi apaingarriak. Honekin batera, joan den urtean bezalaxe, Eguberrietarako kultur egitarau zabala antolatu du Udalak. Era berean, herritarrei eta bereziki haurrei datozen jai egunetan kirola egiteko aukera zabaltzeko asmoz, ohiko jarduerez gain, Lezoko Kirol instalazioetan doako kirol jarduera bereziak antolatu dira.

Egitarau osoa

Arloa edo saila