Elias Salaberria kalea eraberritzeko lanak martxan

2018ko Abenduak 05
Elas Salaberria kalea obretan

Zuhaitzen sustraiek pitzadurak sortu dituzte zoruan eta beraz, horrek segurtasun arazoak ekarri ditu. Horiei konponbidea emateko eta kalea irisgarriagoa egiteko lanak gauzatuko ditu Udalak datozen asteetan

Kalea eraberritzearekin batera, saneamendu sarea eta bertako argiztapena ere berrituko dira

Herritarrei eremu atseginagoak, egokiagoak eta irisgarriagoak eskaintzea du helburu Udalak eta bide horretan, hainbat ekimen burutu dira azken urteotan. Pertsonei egokituta herria eraikitze bidean eta betiere, herritarren beharrei erantzuteko helburuarekin, besteak beste, Altamirarako biribilgunea berritu da eremua irisgarriagoa eta seguruagoa izan dadin herritarrentzat, irisgarritasuna hobetzeko ere herriko lehen igogailua eraikitzeari ekin zaio, eta han eta hemen hainbat hobekuntza lan gauzatu dira: Hipolito Gezalan, Jauregialden, Andreone eta Euskal Herria plazan, haur jolastokietan… besteak beste.

Kasu honetan, Elias Salaberria kalea da berrituko dena. Kalea guztiz pitzatuta dago bertako zuhaitzen sustraiengatik eta horrek oinezkoen segurtasuna arriskuan jartzen du. Beraz, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko nahiarekin Udalak proiektu bat garatu du kalea hobetu eta eraberritzeko.

Zehazki, zoru guztia berrituko da eta kalean zuhaitz berriak landatuko dira, txikiagoak eta eremurako egokiagoak. Izan ere, egungo zuhaitzetatik asko gaixorik daude eta beraz, erortzeko arriskua dute eta beste askok berriz sustraiak bota dituzte eta ondorioz, zorua erabat pitzatu dute. Horretaz gain, beste zenbait arazo ere badituzte egungo zuhaitzek; kalean landatuta dauden 18 zuhaitzetatik hiru makalak dira eta beste hamabostak zumarrak. Makalek duten ahultasunak adarren haustura ekar dezake. Zumarren arazoa, berriz, larriagoa da; sustraiek zorua altxatzeko arriskua dute eta horrek, zuhaitzaren erorketa ekar dezake.

Arrisku egoera horren aurrean, egungo zuhaitzak kendu eta berriak ezarriko dira, esan bezala, txikiagoak, aipatu arazoak sortzen ez dituztenak, zehazki madariondoen familiako “Pyrus Calleryana” hamabi zuhaitz.

Saneamendu sarea eta kale argiztapena ere berrituko dira:

Kalea eraberritzearekin batera, argiztapena ere hobetuko da, gaur egungoari argiztapen sare berria gehituz. Baita euri-uren sistema eta saneamendu sistema ere.

Esan bezala, lurzorua guztiz berregingo da, zoladura eta baldosa berriak jarriz, baina horrez gain eta kalearen segurtasuna bermatzeaz gain, erreka Elias Salaberria kaleko espaloira gerturatu nahi da obra honekin, oinezkoek errekaren soinua gertutik entzun dezaten. Naturako elementuak gerturatzearen helburua da, eremua atseginagoa izatea oinezkoentzat, beti ere espazioa utzita bertako faunaren berreskurapenerako.

Proiektuaren prestakuntzekin hasi dira aste honetan. Lanak 21 asteko iraupena izatea aurreikusten da.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer