Kirol Orientazio Zerbitzua orain WhatsAppen ere

Ar, 2019-01-15 14:38

Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Orientazio Zerbitzuak WhatsApp mezularitza sistemaren bitartez ere erantzungo ditu zalantzak

2017ko urrian Bekoerrota Kiroldegira lekualdatu zuten Jarduera Fisikoa eta Kirol Orientazio Zerbitzuaren bulegoa, bertan herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko xedearekin. Oraingo honetan plataforma ez-fisikoetara egin dute salto, oraindik ere zerbitzu irisgarriagoa eta gaurkotuagoa eskaintzeko asmotan; WhatsApp mezularitza sistema herritarrei zabaldu die, eta edozein galdera, kezka edo zalantza bertatik kudeatzeko telefono zenbaki hau eskaini die lezoarrei:

Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua: 663 228 031 (Kontaktua: Unai Benedited)

Doakoa den zerbitzu hau herritar orori zuzenduta dago, bai kirolik praktikatzen ez duten herritarrei, eta, baita esaterako, lesio edo patologiaren bat dutenei, mugitzea edo ohiko kirol jarduerak gustukoak ez dituzten haurrei edo esklusioan daudenei ere.

Honenbestez, adin guztietako pertsonen artean kirol praktika bultzatu nahi duen zerbitzu honek alor sozialari eta pertsonen integrazioari ere erreparatzen dio, pertsonen arteko harremanak ere sustatzen dituelako, izan ere, kirola egitea gomendatu ondoren, kiroldegira edo beste guneetara kirola praktikatzera joateak beste pertsonekin harremanetan jartzen zaituelako.

Honez gain, gogorarazi nahi dugu zerbitzuak ordutegi zabala duela: astelehen, asteazken eta ostiraletan 9.00-12.00 bitartean, astearteetan 16.00-19.00 bitartean eta ostegunetan 9.00-10.30 eta 16.00-17.30 bitartean eskainiko da zerbitzua.

Arloa edo saila