Altamirako igogailua publikoari zabalik

Nahiz eta martxoak 4an inauguratu, azken konprobaketa batzuk egin behar izan dituzte eta horiek amaituta, orain lezoar guztiek erabili dezakete igogailua, goizeko 7:00etatik gaueko 23:00ak arteko ordutegian

Martxoak 4an martxan jarri zen igogailua baina azken konprobaketak egin ostean, gaur zabaldu zaie aukera lezoarrei igogailua erabiltzeko. Orain herritar guztiek dute aukera kiroldegia eta Altamira auzoa lotzen dituen igogailua erabiltzeko. Gogorarazi nahi da igogailuaren funtzionamendu ordutegia goizeko 7:00etatik gaueko 23:00ak arte izango dela.

Arloa edo saila