“Sutargi” Abesbatza

Sutargi abesbatza mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko abenduan sortu zen, Lezoko herritar batzuek abesbatzan kantatzeko zeukaten gogoari esker.

Helburua, kantuarekin disfrutatzea eta herrian izaten diren ekintzetan parte hartzea da.

Beste alde batetik, daukan iharduera musikala honela laburtu dezakegu:

  • 1995eko abenduan, Errenterian izaten den Eguberri kanta Lehiaketa Probintzialean, lehendabiziko saria lortu zuen.
  • 1996ko ekainaren 28an, Lezoko San Juan Batailatzailea Elizaren inaugurazioan parte hartu zuen.
  • 1997ko apirilaren 11an, Trintxerpeko lehenengo Aste koralean parte hartu zuen.
  • 1999ko martxoaren 15an, berriz, 1999ko LESOINUk antolatutako programaren barnean, Carl Orff-en Carmina Burana kantatu zuten OP.III Percusión Ensamble-rekin batera Lezoko Bekoerrota Kiroldegian.
  • 2001eko maiatzean, Errenteriako aste musikalaren barruan, “Musikaste”, Tomas Garbizuren jaiotzaren mendeurrena zela eta, kontzertua eman zuen.
  • 2007ko ekainaren 2an, Leonen izan zen kontzertua ematen.
  • 2008ko maiatzaren 30an, Galdakaoko aste koralean parte hartu zuen.
  • 2008ko ekainaren 21an, Donostiako Kursal Auditorioan kontzertua eman zuen eta leku berean, abenduan Super amarak antolatutako Gabon kontzertuan.
  • 2009ko martxoan, Tomas Garbizu eta Luis Urteaga maisuen “Santakrutzetako Bezperak” obrekin diskoaren grabaketa egin zuen
  • 2009ko urrian, Dax-en izaten den ENTREVOIX festibalean parte hartu zuen.
  • 2010eko apirilerako, Gironella (Bartzelona) Aste koralean parte hartzera gonbidatu dute.
  • 2015eko otsailean Zaragozan izaten den <Jornadas Corales “La Paz”parte hartu zuen

Sortuz geroko guztian Xanti Espina Andueza du zuzendari abesbatzak.