Kilometro Lezo 2021

Kontzertua

GonaPK

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

GonaPK Lezon orain dela bi urte sorturiko rock taldea da. Baterian Gaizka Esain antxotarrak, Baxuan Asier Jaraiz lezoarrak, gitarran Telmo Fernandez lezoarrak eta beste gitarra eta ahotsean Julen Mogollon lezoarrak taldea osatzen dutelarik, haien abestiak aurrera ateratzen saiatzen ari dira. Haietan, letrek bizitzaren arlo ezberdinak jorratzen dituzte: existentzialismoa, politika... Hauek rock musika oso heterogeneo batekin nahasten dituztelarik: rapa, punka, punk-rocka... Beste hainbat generoren influentziarekin beti present. Pandemiaren aurretik lehen kontzertuak eman zituzten arren, geldialdi luze baten ostean eta aurpegi berriekin inoiz baino gogo gehiagoz berrartuko dituzte eszenatokiak.

Kontzertua

ETS "Aukera berriak"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

ETS edo En Tol Sarmiento taldeak (Iekora, Araba, 2005) urrats erraldoia eman du aurrera. ETS taldearen bosgarren diskoaren izenburua bera printzipioen adierazpena da: Aukera berriak. Taldeak garden azalduko digu letretan bizitzan agertzen diren ate zahar eta gazteetan edo norabide askotarikobidegurutzeen aurrean aukera berriak sorraraziko zaizkigula eta ditugula, hemen eta oraingo abagunea baliatu eta profitatu hamaika koloreek dakartzaten sentipen multzoekin gozatzeko, bizitzarekin bat egiteko muturreraino.

Ez da gonbidapen inpertsonala, gu indartsu baten bizipozarekin gertaerei musu eman eta jatortasunetik besarkatu aldameneko pozgarritasunak. Aukera berriei zin egitean datza bizitza, eta etenik gabe. Pop, rock, ska, reggae, runba zertzeladak, rock-folk ukituak eta balada doinuek alaitasunera bideratuko gaituzte zirrikitu guztietatik.

Interpreteak: E.T.S. (En Tol Sarmiento):

  • Iñigo Etxezarreta: ahotsak, gitarrak
  • Ruben Campinun: baxua
  • Floren Diaz: bateria
  • Ruben Terreros: tronpeta
  • Javier Lucas: tronboia

Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Dantza

Laila Tafur "Monstruo"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Kontatu nahi dut nola haragia ez den izendatzen.

Laila naiz, hori badakit, baina ez dakit zer esan nahi duen. Badakit zer izan nahi nukeen: askea, osoa, erabatekoa. Badakit nondik natorren fisikoki eta geografikoki, Granada eta bere mendiak, nire ama eta nire aita. Hortik irtetea oso zaila da. Ez dakit nola ikusten nauten, agian berezitasun polit baten nahasketa eta okerra. Lotsatia naiz eta gorri-gorri jartzen naiz, amorru handia ematen dit. Bakarrik joatea gustatzen zait, baina bakarrik sentitzeak pena ematen dit. Erdi umea naiz, erdi emakumea, erdi gizona.

Dantzan esanahiaren eta haragiaren arteko marruskadura gertatzen da. Igurtzi horretatik datoz formak, izenak, paisaiak. Munstroarekin, izendatu ezina formaren egoera propio gisa aldarrikatzen dut, mugagabea bertute gisa, edertasun gisa.

Munstroa aldarrikatzen dut dantzaren forma natural gisa.

Fitxa artistikoa
Sorkuntza eta dantza: Laila Tafur

Konpainiako damak: Janet Novás/Carmelo Fernández/Lipi Hernández/Albert Quesada

Argiztapena: Carmelo Fernández/Víctor Peralta
Jantziak: Laila Tafur/Maya Vergel

Soinua: E. Morenteren "Mirame a los ojos"/C. Bartoliren "sposa son disprezzata"/A. Jayren I 'm so depressed/Helena Hauffen "break force"/David Bowieren "Five Years".

Iraupena: 55'

Dantza

Eztanda + Amaiur Luluaga "J-AhO! II: nor da eroa, zu edo ni?" + Ertza "Meeting Point"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Dantza  emanaldi honek hiru ikuskizun laburrak izango ditu:

Lezoko Eztandak (10´)

Lezoko Eztandak 2019an inauterien konpartsa gisa sortu zen. Dantza-zaleen talde bat dira, eta grina hori mundu guztiari erakutsi nahi diote.

Hain urte gogorrean, ezin izan dute inauteriak ospatu, baina eta horri esker, Tik Tok eta zumba batzearen esperientzian murgildu dira esperientzia berri batean.

Amaiur Luluaga "J-AhO! II: nor da eroa, zu edo ni?" (20')

Amaiur Luluagaren lehenengo sormen proiektua, bertan subjetu eta komunitatearen arteko harremana lantzen da, giza desberdintasunak sortzen dituen erakusle nagusia den zorotasunetik barrena. Zentsutasuna eta zorotasuna… hain da zirriborrotsua muga.

Ertza "MEETING POINT" (20')

Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hiritatik datozen bi gazte. Biek gurutzatu behar izan dute 8000 kilometroko "putzua", eta urte batzuk pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu eta elkarren loturak aurkitzeko. Break Dance-a eta Hip Hop-a bezalako lengoaiak nahasten diren leku berri hori deskubratu eta dantza garaikidearen begiradapean definiezina den zera berri bat sortzeko. Definiezina, baina biak (edo hobeki esanda, hirurak) definitzen dituen zerbait. Bakoitzaren bizitzako labirintoak, nahiz eta norantza ezberdinetan abiatu, elkar gurutzatzen diren puntu zehatz horretan topo egiten dugu eta hortik aurrera ezin dugu ginenak izaten jarraitu.

MEETING POINT en jendea topatzen den toki horietaz mintzatzen gara, gurutzatu behar diren "putzuez" eta pasatzen utzi behar den denboraz.

 

 

 

 

Kontzertua

Musika Eskolako Gotzen, Ordu Txarra eta Jaig Taldeak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Irudia 1.jpgIrudia 2.jpgIrudia 3.jpgIzaera modernoa duten musikak (Folk, Rock, Comboak,...) lantzeko sortutako espezialitatea garatu du musika eskolak. Bertan musika mota hau landu nahi duten ikasleei zuzendutako formazio osagarria eskaintzen da.

Egitarau didaktiko hau osatzeko, hainbat entzunaldi antolatuko dira. Helburua, taldeek egindako lanaren bilakaera erakustea eta zuzenekoetara ohitzea da.

Horrela, gaur aurkezten dizkizuegun talde hauek hainbat leku eta ekitalditan parte hartu dute: Mendekoste Jaiak, Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Kilometro Lezo 2020, beste musika eskola batzuekin egindako elkartrukeak, Lesoinu, …
 

Hauek dira taldeak eta kideak:

  • GOTZEN TALDEA: Aitana, Ane, Aiora, Endika, Aratz eta Unai.
  • ORDU TXARRA TALDEA: Idoia, Emilio, Mª Carmen.
  • JAIG TALDEA: Gorka, Jesus., Iker, Aitzol.

Irakaslea: Angel Ramos.

Kontzertua

Willis Drummond "Garai bereziendako kontzertu berezia"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Duela urte bat, “Zugzwang” gure seigarren estudioko lana kaleratzen genuen, eskenatokietan aurkezteko gogo handiarekin... Bi kontzertu Euskal Herrian eta munduko itzuli baten ondotik, 2020ko udaberrian ixildu ginen, bortxaz...Geldialdiaren denboran, Willis Drummond formatuz aldatu da eta Vincent Bestaven "Botibol" gure untzira igo da, bere ahotsa, kitarra eta teklatuekin. Willis Drummonden kantuak beste ikuspuntu batekin landu ditugu 4ak batera eta orain zuen aurrean jotzeko momentua etorri da, azkenean!

Antzerkia

Orratx! Antzerki Taldea "Antroan Intro"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

ERNE!!!!!

“ANTROAN INTRO” BERTAN BEHERA!!!

 

Orratx! Kultur Elkarteak eta Udalak iragarri nahi dute irailaren 10ean antzeztu behar zen “Antroan Intro” obra bertan behera gelditu dela, hau da, ez da emanaldirik egongo. Arrazoia: aktore baten istripu larria.

Antzerkia

Hortzmuga Teatroa "Bidearen amaieran"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Dagoeneko 20 urtetik gora igaro dira Pedrin Divina Pedrea bilakatuta agertu zenetik, bere auzokide guztien aurrean. Dena perfektua zatekeen, edo ia, bere aita Pedro, betiko sindikalista sutsua, bertan agertu izan ez balitz. Baina, ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik; eta Pedrok, beti egon nahi izan du itsu edo "bizimodu normal" bat izan. Eta, noski, ez Pedrin eta are gutxiago Divina Pedrea ez ziren "normaltasun" haren parte.

Maleta bat, mila pezeta eta "zu jada ez zara nire semea" nahikoa izan ziren bi pertsonaren arteko bizitza harremana eteteko. Bien arteko haustura eta, harrezkeroztik, haien bizitzan iltzatuta geratu den konpondu gabeko gaia.

Baina patuaren asmoek ez dute ahaidetasunaz ulertzen eta aita-semeak une xelebre batek jarriko ditu berriz ere aurrez aurre. Izan ere, egoitza batetik ihesi joan den aitaren bizitza Alzheimerrak menperatzen duen bitartean, Drag Queen ogibide profesionalak semearena definitzen baitu. Bien amesgaizto edo tortura une, biek jada imajinatu dutena gertatzear dago. Berriz ere auzoa lekuko eta "Drag Queen Pasarela" programa amaieraren atarian.

Kaleko komedia emozionala da Bidearen amaieran; publiko guztientzat eta umorez, endreduz eta sentimenduz betea.

Kontzertua

Ilargi Arrizabalaga "Killasisa"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

2000. urtean jaio nintzen, denok bezala, bihotz taupaden bitartez musika barnean nuelarik. Barnean ez ezik, musika hau kanpoan ere entzun nahi nuen, eta musikaren hizkuntza ikastea erabaki nuen 7 urte nituelarik, baita euskal dantza eta antzerkia ere, arte eszenikoetan nire barneko mundua kanporatu nezakeelako.

Pasioarekin hazi nintzen. Abestien bertsioen bitartez, nire zati bat munduari erakutsi niezaiokeela ikusi nuen, eta 2019. urtean, bizi dugun garai elektronikoa kontuan hartuta, bertsio hauek sare sozialetan igotzeari ekin nion. Gauza batek bestera eraman ninduen, eta bakarkako kontzertuak eskaintzen ere hasi nintzen. Bidea jarraituz, udaberrian irtengo den zortzi abestiko disko bat grabatu nuen, indie, pop eta pop rock estiloen artean dantzatuz, eta aldi berean, etiketetatik ihes egin nahian.

Kontzertua

Ameba "Elikatuz"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Ameba taldearen lehen diskoa da Elikatuz. Garate estudioetan (Andoain, Gipuzkoa) grabatu dute, eta zazpi kanta biltzen ditu.

Taldekideak

Malen Azpiazu: ahotsa
Aritz Zabaleta: gitarra
Jon Mikel Azpiazu: baxua
Enara Eizagirre: bateria

Abestiak

1. Gabon (4:42) -bideoklipa-
2. Harrotu (2:53)
3. Neurri gabeko (5:22)
4. Ez dena dirudi (4:47)
5. Asmatzea (4:49)
6. Ameba (5:05)
7. Jolasak orbain (5:22)