Europako Kirolaren Astea ospatuko da Lezon irailaren 24tik 29ra

2018ko Irailak 21
Kirolaren eta Mugikortasunaren Astea 2018

Adin guztietako herritarrei bideratutako jarduerak antolatu dira, hala nola; ate irekiak Bekoerrota kiroldegiko instalazioetan eta jardueretan. Halaber, irailaren 25ean, asteartea, parke osasungarrien aurkezpena egingo da Euskal Herria plazan

Iaz bezala, Europako Kirolaren eta Mugikortasunaren asteen ospakizunekin bat egingo du Lezok. Aurten, herritarrek kirola egitearen eta mugikortasunaren garrantziaz kontzientzia egiteko, bizi kalitateari eta osasunari lotuta, hainbat ekimen antolatu ditu Udalak. Era horretan, herritarren artean ohitura osasuntsuagoak eta bizitza aktiboagoa izatea sustatu nahi da.

Horren berri emateko, herriko etxebizitza guztietan eskuorri bana banatuko da jarduera guztien berri emateko eta, bestetik, herrian zehar ere kartelak jarriko dira.

Jarduerak, irailaren 24tik 29ra

Jarduerak, guztiak doakoak, irailaren 24tik 29ra izango dira.

Bekoerrota kirol instalazioetan ate irekiak egingo dira aste guztian zehar, astelehenetik larunbatera, alegia. Horrela, lezoar guztiek kiroldegiko instalazioak ikusi eta probatu ahal izango dituzte. Gainera, ostiralera arte, kiroldegian antolatzen diren jardueretan parte hartzeko aukera eskainiko da, nahiz eta beharrezkoa izango den aurretik izena ematea –eskuorrian ikusi jardueren ordutegien taula-.

Bestalde, irailaren 25ean, asteartea, Euskal Herria plazako parke osasungarriaren aurkezpena egingo da, goizeko 11:00etan. Udalak, herritarren artean bizitza aktiboa eta osasuntsua sustatu asmoz, Andreonen eta Euskal Herria plazan adineko pertsonek ariketa fisikoa aire zabalean egiteko makinak jarri zituen udan zehar. Orain, kirol astearen baitan, horiek aurkeztuko zaizkie herritarrei. Aurkezpenaren ostean, egun berean, eta irailaren 27an, 11:30ak eta 13:00ak bitartean Euskal Herria plazako parke osasungarriko makinak erabiltzeko azalpenak emango ditu Unai Benedited kirol orientatzaileak. Irailaren 26an, asteazkena, gauza bera egingo du Andreonen, kasu honetan, goizez gerturatzerik ez duten herritarrengan pentsatuz, azalpen saioa arratsaldeko 16:30ak eta 18:00ak bitartean egingo da.

Horrez gain, irailaren 27an, alde batetik, Muittulezo 18/19 talde eragilearen bilera egingo da eta, bestetik, ostegunero legez, Tipi-topa irteerak egingo dira, 10:45ean eta 11:00etan udaletxeko plazatik.

Azkenik, irailaren 27 eta 28an, Ibilbide Osasungarrien inguruko erakusketa egingo da Kultur Aretoan. Bertan, ibilbide horien proposamenekin lau koadro erakutsiko dira. 

Aipatu bezala, jarduera guztiak doakoak dira eta materialak, beharrezkoak diren kasuetan, bertan egongo dira. Hala, herritarrek arropa erosoa besterik ez dute eman behar jardueraz gozatzeko. 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer