Abiarazi da Altamira auzoa hobetzeko parte hartze prozesua

2018ko maiatzak 12
Gaur abiarazi da Altamira auzoa hobetzeko parte hartze prozesua

Auzotarrek maiatzaren 27ra arte egin ditzakete proposamenak atzo etxebizitza guztietan banatutako eskuorria beteta. Halaber, udal webgunean online bete daitekeen inkesta jarri da, maiatzaren 16an informazio karpa ezarriko da eta hilaren 23an tailerra egingo da auzo elkartean

Udal gobernuak, Altamira auzoa hobetzeko helburuarekin, parte hartze prozesu bat jarri du martxan. Prozesua maiatzaren 12an, larunbatean, zabaldu zen eta maiatzaren 27ra arte parte hartu ahal izango dute Altamirako auzotarrek. Era horretan, auzotarren nahiak, beharrak eta iritziak ezagutu nahi dira, prozesua amaitu ostean, ahalik eta pertsona gehienen oniritzia izango duen proiektua gauzatzeko.

Gauzak horrela, Udalaren asmoa da auzoa hobetzeko eta institutu alboko parke-anfiteatroaren erabilera sustatzeko proposamenak jasotzea. Auzoa hobetzera 40.000 euro bideratuko ditu Udalak eta parkerako, aldiz, jasotako proposamenen araberako aurrekontua ezarriko da.

Guzti horren berri emateko, ostiralean, atzo, parte hartze prozesuaren inguruko informazioa duen eskuorria banatu zen auzoko etxebizitza guztietan. Bertan, prozesuan parte hartzeko auzotarrek dituzten bide ezberdinak azaltzen dira; honako hauek dira:

1.  ESKUORRIA: Etxe guztietara banatu den eskuorria bete eta Altzate igerilekuan eta auzo elkartean ezarri diren postontzietan utzi daiteke.

2. INFORMAZIO KARPA: Asteazkenean, maiatzaren 16an, auzo elkarteko terrazan ezarriko den informazio karpara gerturatu daitezke auzotarrak eta bertan eskuorria betetzeko aukera ere izango dute.

3. TAILERRA: Hilaren 23an, tailerra antolatu da auzo elkartean, arratsaldeko 17:00etan, auzorako proposamenak lantzeko eta eztabaidatzeko.

4. INKESTA ONLINE: udal webgunean ahalbidetu den ondorengo esteka honen bitartez ere inkesta bete daiteke:  http://udalonink.ibatuz.com/index.php/816377/lang-eu

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer