Gaur emango zaie hasiera Mendekoste jaiei

2018ko maiatzak 18
Mendekosta jaietako egitaraua

Jaiak arratsaldeko 17:45ean hasiko dira Zabarre piratari egingo zaion ongietorriarekin. Aurtengoan, Pitara txikiak Ioritz Intxaurrandieta Oiartzabal eta Aiora Intxaurrandieta Amiano izango dira

Gaur arratsaldeko 17:45ean iritsiko da Zabarre pirata kaira eta herritarrak bertara mozorrotuta gerturatzeko eskatu da Udaletik. Zabarre, kaitik udaletxeko atarira joango da eta, herritarrak Gurutze Santuaren plazara iristean, Pirata txikiek Mendekoste jaiei hasiera emango diete udaletxeko balkoitik pregoiaren irakurketarekin. Aurten, Pirata txikiak Ioritz Intxaurrandieta Oiartzabal eta Aiora Intxaurrandieta Amiano izango dira.

Ondoren, 19:30ean Ordiziako Umore Ona eta Lezoko Aiton Borda abesbatzen emanaldia izango da Gezala Auditoriumean eta, jarraian, preso eta iheslarien aldeko kartelada egingo da. Ilunabarrean, Piraten afari autogestionatua egingo da Gurutze Santuaren plazan eta, afalostean, DJ Ikerren emanaldia eskainiko da. Amaitzeko, Dinbi Danba batukadak herriko kaleak girotuko ditu jaietako lehen gau honetan.

Maiatzak 19, larunbata:

9:30- Diana Eskualdeko dultzaineroekin.
9:30- Motozaleen elkarretaratzea.
10:00- Lezo Herri Eskolako patioko muralaren margoketa.
12:00- Buruhandi eta Erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
12:00- XX.mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.
12:30- Kantujira Aiton Bordatik abiatuta.
13:00- Musika Eskolako banda eta Lezoko Dantzazaleen emanaldia Gurutze Santuaren plazan.
14:00- Motozaleen bazkaria Saldise plazan. Bitartean motoak ikusgai.
16:00- Truk txapelketa Tiñelu elkartean eta Xake txapelketa Polentzarrene auzoan.
17:00- DJ festa Karlos Saldise plazan.
18:00- XX. Sagardo Eguna Gurutze Santuaren plazan (eguraldi txarrarekin Karlos Saldise plazan). Hasieran, Lezoko Dantzaleen “Mahai gaineko” dantza.
19:00- Buruhaundi eta erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
20:00- Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan eta, jarraian, Orkestrina Banda Jazpana taldearen emanaldia.
23:00- Jaig Taldea eta The Graps Lezoko Musika Eskolako taldeen kontzertua, Karlos Saldise plazan. Jarraian, REGGAE GAUA: Dantzall sound, Polas selektah, Sista kata eta Bad sound system.

Maiatzak 20, igandea:

9:30- Diana Eskualdeko dultzaineroekin.
10:30-  Pintxo lehiaketa haur eta gaztetxoentzat Karlos Saldise plazan. Jarraian, euskal dantzak.
10:45- Emakume Raketisten arteko partidua, Bekoerrota kiroldegiko frontoian. .
12:00- Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan. Joseba Ostolaza harrian eta Manolo Kañamares eta Fausto Mugerza aizkora lanetan.
12:00- Buruhaundi eta Erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.
12:00- Triki-kantu poteoa Gurutze Santuaren plazatik abiatuta.
16:30- Altxorraren bila. Irteera Gurutze Santuaren plazatik. Mozorrotuak etorri!!
18:00- Pilota partidak: alebinak eta, amaieran, helduak Goiko Plaza frontoian.
19:30- Kale Antzerkia: Markeline konpainiaren ‘Andante’ lana musika eskolatik abiatuta (Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria. XVI. Leioako umore azoka 2015).
21:45- Zezen suzkoa Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako bandarekin Gurutze Santuaren plazan.
 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer