Gobernu taldeak hasieratik ezarritako lehentasunak mantendu ditu 2019rako aurrekontu proposamenean

2018ko Azaroak 22
Aurrekontuak 2019

Gobernu taldeak, enpleguaren, ongizatearen, kulturaren eta kirolaren sustapenarekin batera, herriko irisgarritasuna hobetzea lehenetsi du bere 2019rako aurrekontu  proiektuan, izan ere, oinezkoentzako bidea eraikitzea proposatu dute proiektu nagusi modura, Villa bat eta gaur egun eraikitzen ari diren lehen igogailuaren pasabidearen artean zigzagean sortuko dena

Lezoko gobernu taldeak gaur aurkeztu du hurrengo urteko aurrekontuen proposamena, lan ildo nagusiak eta legealdi honetan gobernu taldeak ezarritako lehentasunak mantentzen dituena eta beraz, enplegua, ongizatea, kultura eta kirola sustatzeko ekimenak biltzen dituena.

Eraginkortasunez eta era jasangarrian kudeatzea eta inbertitzea da Jesus Mari Martiarenak gidatutako gobernu taldearen helburu nagusienetarikoa, herritarrek jasan beharreko presio fiskala baretzea eta Lezoko biztanleriaren bizi kalitatea hobetzea xede hartuta.

Berriro ere, gobernu taldeak herriko irisgarritasuna hobetzeari lehentasuna eman dio eta hori dela eta, hurrengo urteko hirigintza proiektu nagusiena zigzagean, Villa bat eta eraikitzen ari diren lehendabiziko igogailuaren pasabidearen artean eraikiko den oinezko bidea izango da. Pasabide berriarekin Lezoren erdigunea  eta Altamira auzoko kiroldegia lotuko dira, herritarren mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko. Horrela beraz,  proiektua bere osotasunean amaitua legoke.

Enplegu gehiago, kultura gehiago eta kirol gehiago

Pertsonak izanik gobernu taldearen lanaren jomuga, landutako aurrekontuen proposamenak, berriz ere, herritarren  eskaera eta beharrei erantzuna emateko proiektuak biltzen ditu, haien bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko helburuarekin. Horregatik, hurrengo urtean ere, Enplegu Planak dagokion diru-partida izango du, Garapen Agentziak aurrera eraman ditzan enplegua eta ekintzailetasuna sustatzeko ekimenak, langabezian dauden pertsonei aukera berriak eskaintzeko.

Kultura eta kultur jarduerak sustatzea lehentasunezkoa izango da gobernuarentzat, baita datorren urtean ere. Modu berean, herritarren artean ohitura osasungarriak sustatzea, bereziki, herritarren zahartze aktiboari begira, eta aisialdiari eta kirolari lotuta, aukera berriak eskaintzea ere helburu izango du gobernuak 2019an. Horregatik, datorren urtean, kultura sailak eta kirol sailak aurrekontu partida handiagoa izatea proposatu du gobernuak.

Gauzak horrela, Kultura Departamentuak jaietarako eta kultur jardueretarako aurrekontu handiagoa edukiko du eta Kirol Departamentuak adineko pertsonen ongizatea hobetzea helburu duten ekimenak aurrera eramateaz gain – Tipi, topa, kirol orientazio zerbitzua…- 100.000 euroko diru partida gehigarria izango du Altzate igerilekuetan ur-jolasak eraikitzeko, gaur egungo Skate Park-a hobetzeko, kalean kirola sustatzeko eta Altzateko kirol ekipamenduak berritzeko (fitness makinak).

Bukatzeko, gizarte programa, zerbitzu, prestazio eta laguntzei bideratutako partida guztiak mantenduko dira, adibide modura Bidez-Bide garraio zerbitzua, Altamira auzoan edo Lezoko landa-eremuan bizi diren pertsonak, adindunak edo mugikortasun mugatua dutenak herri erdigunera gerturatzeko. Gainera, mantenu lanak ere gauzatuko dira (errepide eta ibaien garbiketa, lorezaintza, saneamendua, argiztapena, asfaltatze lanak ...) lezoarrei herri garbi eta atsegina eskaintzen jarraitzeko.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer