Hasi da Euskaraldia

2018ko Azaroak 23
txapak

Gaurtik hasita eta hamaika egunez hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozialean parte-hartzeko aukera izango da.

Gaur arratsaldeko 18:30etan ospatuko da Lezon Euskaraldiaren hasiera ekitaldia; parte-hartzaile guztiek txapa jantziko dute momentu berean eta gaurtik hasita abenduak 3ra bitarte ekimenean parte-hartzeko aukera izango da.

Ekimenaren funtsa da hiztun bakoitzak bere hizkuntza ohiturez gogoeta egitea, jabetzea noiz egiten duten euskaraz, noiz ez duten egiten, norekin bai eta norekin ez… Gogoeta egin ostean, euskaraz ahalik eta gehien egiteko ariketa proposatzen du Euskaraldiak.
Orain arte Euskal Herriko 196.000 pertsonek eman dute izena ekimenean, Gipuzkoan 84.000 zehazki eta  %74ak Ahobizi erara eta %26ak belarriprest rolean arituko dira.

Helburua da Ahobizi txapa dutenek lehenengo hitza euskaraz egitea eta ulertzen duenarekin euskaraz jardutea, nahiz eta hartzaileak erdaraz erantzun, eta Belarriprest txapa dutenek, aldiz, euskaraz edo erdaraz egin dezakete baina beti ere euskaraz entzuteko prest agertuko dira.

Lezoko Udalak hizkuntzaren normalizazioaren alde egiten du eta Euskaraldia antolatzen duen Herri Batzordean parte hartu du. Euskal hiztunen aktibazioa da helburua, euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea, alegia. Horrez gain, Euskaraldiaren amaierarekin batera eta Euskararen Egunaren harira, Musika Eskolak egitarau berezia antolatu du abenduaren 3an, arratsaldeko 18:00etan Gurutze Santuaren plazan (euria eta eguraldi txarrarekin Saldise Plazan izango da).

 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer