Hemen dira Santakrutzak!

2018ko Irailak 13
Santakrutzak 2018

Alkate txikiek emango diote jaiari hasiera eta, ondoren, pregoia eman eta txupinazoa botako da

Arratsaldeko 19:00etan emango zaie hasiera ofiziala aurtengo Santakrutzei. Ordu horretan alkate txikiak irtengo dira udaletxeko balkoira eta, jarraian, pregoia eman eta txupinazoa botako da.

Hona hemen gauko eta jaiak iraungo duten lau egun hauetarako antolatu den egitaraua:

Osteguna, irailaren 13:

19:00 ALKATE TXIKIEK jaiari hasiera emango diote. Pregoia eta txupinazoa. Aurten omenduak balkoian Allerru emakumeen eskubaloi taldearen lanak. Jarraian, Murixkako dantzarien "Agurra" Gurutze Santuaren Plazan.

Segidan, Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolako bandak eta Munttar Lezoko Txistulari Elkarteak Tomas Garbizuren "Lezoko Herria" ereserkia joko dute.

Jarraian buruhandi eta erraldoien kalejira abiatuko da Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin.

19:30 Gurutze Santuaren bezperak.

19:30 Eskubaloi partida Bekoerrotan.

20:30 DJ Iker Gurutze Santuaren plazan

22:45 Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñelu elkarteetako helduen danborrada.

23:45 Danborraden topaketa Gurutze Santuaren plazan.

Ostirala, irailaren 14:

08:00 Gaupaseroen argazkia Gurutze Santuaren plazan.

10:00 Diana Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin.

10:00 Haur jolasak Kulkirekin Lopene plazan.

11:00 Meza nagusia.

12:00 Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan: Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Fausto Mugerza aizkoran. Inazio Perurena harriaren erakustaldian.

12:30 Buruhandi eta erraldoien kalejira, Lezoko Munttar Txistulari Elkartearekin, Karlos Saldise Plazatik abiatuta.

14:30 "i-14" egunari hasiera. Txupinazoa eta taldeko argazkia plazan.

14:30 Jubilatuen bazkaria Etxeberri jatetxea (10 €).

15:00 "Arrantzale" eta "Tartekoen" bazkaria Lezo Herri Eskolako patioan.

16:45 Txikien krosa Euskal Herria Plazan.

17:30 Josetxo Etxandi XLIII. oroitaldiko pilota txapelketaren federatuen finala, Bekoerrota kiroldegiko frontoian.

18:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.

18:30 Jaixkipe Txarangaren kalejira Lezo Herri Eskolatik.

19:00 Dantzaldia Akerbeltz taldearekin Gurutze Santuaren plazan.

20:00 Kartelada Gurutze Santuaren plazan.

22:00 Zezen suzkoa Gurutze Santuaren Plazan.

23:00 DJ Bull Karlos Saldise Plazan.

Larunbata, irailak 15:

09:00 Ganadu feria Goiko Plaza frontoian.

09:30 Diana eskualdeko dultzaineroekin.

10:00 Motozaleen irteera.

11:00 Gazteentzat zinta lasterketa Goiko plazan.

11:00 XIX. marmitako txapelketaren hasiera Lezo Herri Eskolako patioan.

12:00 Lezoko Dantzazaleekin IX. Muxiko eguna Karlos Saldise plazatik abiatuta.

12:00 Idi dema saioa probalekuan.

12:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin Bekoerrota kiroldegitik.

12:30 Kantujira Aiton Bordatik.

13:00 Muxikoak Punpeka euskal musika taldearekin Gurutze Santuaren plazan

13:30 Ganadu feriaren sari banaketa Goiko plazako probalekuan.

14:00 Baserritarren bazkaria Tiñelu elkartean.

14:30 Motozaleen bazkaria Lezotarraren atzeko plazan.

14:30 Marmitako txapelketaren bazkaria Lezo Herri Eskolako patioan. Amaieran, Andoni Ollokiegiren kataldia.

16:30 Futbolin Txapelketa Lezotarraren atzeko aldeko plazan.

17:00 Muxikoak herrian zehar.

17:30 Sueltoko dantza txapelketa Gurutze santuaren plazan.

18:00 Idi dema saioa probalekuan.

18:30 Munduko dantzak. Talde eta estilo ezberdinen dantza ekitaldia Jauregialden.

19:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.

19:00 Larrain dantza Gurutze Santuaren plazan.

19:30 Bertso saioa Gurutze Santuaren plazan: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Eli Pagola, Ane Labaka. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

20:00 Patata tortilla lehiaketa Jauregialden (izen emateak Sorgin tabernan).

22:00 Afari herrikoia Jauregialden (bakoitzak bere afaria, udalak sagardoa).

23:00 Su Artifizialak kaitik (Polentzarrene aurrean).

23:30 Kontzertua Karlos Saldise plazan La Basu eta Juantxo Skalari & Rude Band. Amaieran DJ Polas eta DJ Loro.

23:30 Trikitixak Elizagoien ahizpak taldearekin Jauregialden.

Igandea, irailak 16:

09:00 Plater tiraketa Arkaleko kantxan.

09:30 Diana eskualdeko dultzaineroekin.

12:00 Inude eta artzaien desfilea Lopenetik abiatuta.

16:30 Apar Festa Karlos Saldise plazan.

17:30 Jinkana, Karlos Saldise plazan

17:30 Josetxo Etxandi XLIII. oroitaldiko, herri mailako pilota txapelketaren finalak, Goiko Plazako frontoian (Bekoerrota frontoian eguraldi txarrarekin).

19:00 Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.

19:00 Kale antzerkia. HortzMuga taldeak "Jule" aurkeztuko du Gurutze Santuaren Plazan.

Jarraian, erromeria Gurutze Santuaren Plazan Obaneuke taldearekin.

22:00 Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolako bandaren emanaldia, Gurutze Santuaren Plazan.

Jarraian, Zezen suzkoa Gurutze Santuaren Plazan.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer