Herritarrek konposta egiteko aukera bermatua dute

2018ko maiatzak 30
Auzokonposta

Auzokonposta gune berririk ez jartzeko erabakia hartu du gobernuak, aztertu diren kokapenak desegokitzat jo direlako arazoak sor daitezkeelako horietan; gainera, inguruan badira familia gehiagorentzat espazioa duten auzokonposta guneak, beraz, gobernu taldearen aburuz, konposta egiteko aukera bermatua dute herritarrek gune berria ez sortuta ere

Lezoko herrian auzokonposta egiten hasi zirenean 6 gune sortu ziren: Andreonen, Altamira, Aralarren, Arretxene-Txulotxon, Lopenen eta San Pedro-Pisben. Duela hilabete batzuk San Pedroko gunea kentzea erabaki zen erabilera urria eta desegokia zela eta, izan ere, bertan izena emanda zeuden familiek ez zuten behar bezala egiten auzokonposta eta halaber, ekintza bandalikoak ere izaten ziren tarteka. Hori dela eta, Guillermo Lazonen gune berria ezartzeko borondatea azaldu zuen Udalak, baina bertan edo beste edozein tokitan gune berririk ezarri aurretik beharrezkoak diren azterketa lanak egin ditu Udalak teknikariak proposatutako aukera posibleen artean.

Guillermo Lazoneko kokapena baztertu egin zen bertan arratoi arazoak zirelako, gauza bera gertatu da aztertu diren beste zenbait lekuekin, Euskal Herria plaza kasu. Herritarren ongizatea bermatzea ezinbestekoa da Udalarentzat eta sortu litezkeen osasun eta garbitasun arazoak saihestu nahi dira hartutako erabakiarekin. Bestalde, Guillermo Lazonen bertan beste zenbait kokaleku aukera ere aztertu dira baina horiek ere, azkenik, baztertu egin dira, eskolatik, skateparketik, bertako jolastokitik edota kiroldegitik hurbilegi egoteagatik. Haurrak jolasean ibili ohi diren eremuak izanik ez da egokia iritzi bertan auzokonposta gunerik jartzea.

Bestalde, aipatzekoa da, urtetik urtera auzokonposta egiten duten familien kopurua behera doala; 2015ean 95 familia, 2016an 82 eta iaz, 2017an, 72 familia izan ziren auzokonposta egin zutenak. Hau da, bi urtean 23 familia gutxiago. Gainera, erabiltzaile gehiago izan zitzaten, 2017an Andreoneko konpostagailuen tamaina handitu zen. Beraz, gune berria sortzen ez bada ere, auzokonposta egin nahi duten herritar eta familia guztiek aukera bermatua dute, egun sortuak dauden guneetan auzokonposta egiteko aukera dutelako.

Hori guztia kontuan hartuta, gune berririk ez jartzeko erabakia hartu du Udalak, izan ere, Guillermo Lazonen auzokonposta egiteko nahia azaldu duten 8 familiek herrian zehar banatuta dauden auzokonposta guneetan izena eman eta parte hartzeko aukera bermatua dutelako. Aldiz, etorkizunean auzokonposta egiten duten herritarren kopuruak gora egingo balu Udalak egoera berriro ere aztertuko luke.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer