Hondakin poltsak edukiontzietan sartzea eskatu du Udalak

2018ko Ekainak 14
Hondakinak lurrean

Egunero, edukiontzien alboan poltsak azaltzen dira eta Udalak gainontzeko herritarrekiko errespetuz jokatzea eskatu du. Herria garbi mantentzeko eta hondakinen bilketa modu egokian egiteko ezinbestekoa da hondakinak edukiontzietan sartzea

Egunero, hondakin poltsak jaso behar izaten dira lurretik, izan ere, zenbait herritarrek poltsak edukiontzietan sartu beharrean kanpoan uzten dituzte lurrean botata. Egoera honen aurrean, gainontzeko herritarrekiko errespetuz jokatzea eta hondakin poltsa bakoitza dagokion edukiontzian sartzea eskatu du Udalak.

Hondakin poltsak edukiontzietan sartzea garrantzitsua eta beharrezkoa da, alde batetik, herria garbi mantentzeko eta, bestetik, hondakinen bilketa modu egokian egiteko. Hori dela eta, azkenaldian hondakinak edukiontzien alboan, hau da, kanpoan uzten dituzten herritarrei aurrerantzean, mesedez, hondakinak edukiontzietan sartzea eskatzen zaie Udaletik.

Udalak joan den urteko irailean jarri zuen edukiontzien bidezko bilketa sistema, herritarrentzat erosoagoa eta erabilerrazagoa delako, beren ohitura eta beharrei modu egokian erantzuten dielako eta hondakinak egunero ateratzeko aukera eskaintzen duelako. Edukiontzi guztietatik organikoaren eta errefusaren edukiontziek besterik ez dute sarraila elektronikoa, hortaz, horiek zabaltzeko etxe bakoitzeko txartela behar da.

Gauzak horrela, lezoar guztiek atera ditzakete hondakinak edukiontzietara eta herritarren batek bilketa sistemarekin edota txartelarekin zalantza edo arazoren bat badu hondakin bulegora gerturatu daiteke horiek argitu eta irtenbidea ematera.

Hortaz, hondakinak edukiontzien alboan lurrean utzi ordez bakoitza dagokion edukiontzian sartzeko beharra azpimarratu nahi da Udaletik eta, bide batez, gogorarazi altzariak asteazken gauean atera behar direla, horiek bai edukiontzien ondoan utzita, bilketa kamioia ostegun goizean jasotzen dituelako.

Errepaso kanpaina aste honetan:

Eskualdeko Garapen Agentziak urte hasieran informazio eta sentsibilizazio kanpaina egin zuen, bereiztuta jasotzen diren hondakinen kantitatea eta kalitatea hobetzeko helburuarekin, eta aste honetan azken errepasoa egiten ari da. Hemen azken errepaso asteko informazioa: http://www.lezo.eus/birziklapen-kanpainaren-azken-errepasoa-ekainak-11-15-bitartean 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer