Igandean Gezalan, “Ez dok hiru” obra eskainiko da

2018ko Irailak 19
"Ez dok hiru", igandean Gezalan

Udazken Kulturaleko lehen jarduera izango da. Ikuskizun honek, euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko ditu ikusleak

Igandean emango zaio hasiera Udazken Kulturalari. Astelehenean, hilak 24, aurkeztuko da egitarau guztia, baina lehenengo jarduera igande honetan eskainiko da: “Ez dok hiru” antzerkia.

Ikusi hemen eskainiko den antzerkiaren aurrerapena: https://vimeo.com/209542291

Honakoan, Euskal Herriko kantutegi tradizionalean oinarritutako umorezko antzerkia eskainiko da. Patxo Telleria eta Mikel Martinezek estilo paregabean antzeztuko dutena, hain zuzen. Lan honen zuzendaritzan Jokin Oregiren izango da -Gezalan dastatu berri dugu Marie de Jonghen, bere konpainiaren, “Izar” lan saritua-.

Mikel Martinez eta Patxo Telleria aspaldi dabiltza euskara eta umorea arrakastaz uztartzen. Jakina da bikote eszeniko paregabea dela, eta kasu honetan, jauzi eszeniko handia eman dute beren ohiko estiloaren bidetik.

2017an Arriaga antzokian estreinatu zuten obra honek bi formatu ditu, eta Lezora formatu handia dator. Hau da, taula gainean bi antzezle: Mikel Martinez eta Patxo Telleria. Hiru musikarik lagunduta: perkusio gunean paratu dute Ivan Allue, teklatuan Adrian Garcia eta azkenik, Maria Arriaga Telleria. Honek, eta bere nortasun handiko ahotsak, kalitate berezia ematen die musika-pasarteei, gitarra elektrikoak lagunduta.

Antzerkia sortzeko, elkarrizketak eta musika-pasarteak eratzeko, euskal kantagintzako hamarnaka zati erabili dituzte eta nabari da formatu berri hau oso gozagarria egiten zaiela. Baita publikoari ere, izan ere, ikuskizuna amaitzean egon ohi den txalo zaparrada Gezalan ere errepikatzea espero da.

Antzerkia maite duenarentzat atsegina eta ederra da. Baina, horrez gain, euskal musika maite duenarentzat zoragarria da.

Sarrerak, beti bezala, kultur sailean, txartel-leihatilan eta Internet bidez eskuratu daitezke: https://bibe.me/entradas-Ez-dok-hiru-Gezala-auditoriumean-Lezo

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer