Industriari bultzada emateko ‘Gauzatu 2018’ laguntza-programaren deialdia ireki da

2018ko Uztailak 13
Oarsoaldea

2018 urteko deialdira aurkezten diren proiektuak, bereziki, teknologia eta berrikuntzan oinarrituak egon behar dira.

Eusko Jaurlaritzak abian jarri du industriari bultzada emateko “Gauzatu 2018” laguntza-programa, 28 milioi euroko hornidudarekin.

Oinarri Teknologikoa duten edota Berritzaileak diren ETEentzako aurrerakin itzulgarriak dira, aktibo finkoetan egiten diren eta, era berean, enplegua mantentzen edota sortzen laguntzen duten inbertsioak egiteagatik ematen direnak.

Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak azpimarratu du, berrikuntzak, handiaren eta txikiaren arteko aukera-berdintasuna ahalbidetzen duela, bai eta zona garatuagoen eta ez hain garatuen artekoa. Horrela, parametro horiek sendotu eta ahalegina oinarri teknologikotzat edo berritzailetzat hartzen diren proiektuetara bideratu eta zentratzen da.

2018ko Gauzaturen berrikuntzak eta ezaugarriak

1.- 2018ko Gauzatu programak iazko deialdian jasotako balorazio-irizpideari eusten dio, zeinak 4.0 industriari lotuta egin ziren inbertsioak kontuan hartzen baitzituen.

2.- Helburua da 2018ko deialdira aurkezten diren proiektuen oinarriak, bereziki, teknologia eta berrikuntza izatea. Hori guztia, etorkizuneko hazkuntza sektore tradizionalek balio erantsi gehiagoko produktu eta zerbitzuetara egokitzeko duten gaitasunarekin eta enpresa berritzaileak garatzeko gaitasunarekin lotuta dagoela aintzat hartuta.

3.- Laguntza jaso dezaketen proiektuek gutxienez 120.000 euroko inbertsioa izan behar dute, eta, aldi berean, gehienez 24 hileko epean enpleguari eusteko eta/edo hura sortzeko eskakizuna bete behar dute. Jaurlaritzak enpresa berri horiei ematen dien laguntzaren gehieneko muga inbertsioaren % 35 da, eta, gehienez, proiektuko, 1.5 milioi euro. Inbertsioaren xedeetako bat, besteak beste, enplegua mantentzea bada, emango den aurrerakin itzulgarria 100.000 eurokoa izango da, gehienez ere.

4.- Inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen (aldez aurretiko idatzizko eskaera bat aurkezten bada, salbu)

5.- Eskaerak aurkezteko datatik egin behar da, eta hurrengo 24 hilabeteetan, ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.

Epea

Enpresa txiki eta ertainek (ETE) eta Industria-taldeek irailaren 12 arte dute beraien eskaerak aurkezteko aukera.

Informazio gehiago behar izanez gero, Oarsoaldeako Industria Sustapen Sailarekin harremanetan jarri 943 494 129 telefonora deituz edo enpresa@oarsoaldea.eus helbide elektronikoaren bidez.

Informazio gehiago:

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2018/gauzatu-industria-2018/

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer