Jakoba Errekondok "Landareak lantzen" gida-liburu berria aurkeztuko du Lezon

2017ko Azaroak 13
Jakoba Errekondo aurkezpena

Aurkezpena azaroaren 16an, ostegunean, izango da arratsaldeko 18:00etan kultur areatoan. Lezoko Udalak agenda liburu berria babestu du eta hori dela eta gerturatuko da egilea herrira “Landareak lantzen” aurkeztera.

Lezoko Udalak, Argiak kaleratu berri duen Jakoba Errekondoren “Landareak lantzen” 2018ko agenda liburu berria babestu du eta hori dela eta, Jakoba Errekondok gida liburu berriaren aurkezpena egingo du Lezon, azaroaren 16an, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan kultur aretoan.

Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola, xehe azaltzen du gida-liburu honetan Jakoba Errekondok. Antton Olariagaren iruditegiak jantzia dago. 2018an denbora plazerez eta ganoraz antolatzeko tresna da aldi berean liburu eta aldi berean agenda den hau.

Udalak baratze parkeko kideen artean zenbait ale banatuko ditu eta beste ale batzuk baratze parkeko etxolan utziko ditu bertako kideek erabil ditzaten.

Udaletik herritarrak aurkezpenean parte hartzera animatu dituzte bertatik bertara eta egilearen eskutik ezagutu ditzaten gida liburu berriaren xehetasun guztiak.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer