Kultur gune berria Lezon, erabilera anitzeko lokal berriaren irekierarekin

2018ko Apirilak 27
Lezoko lokal kultural berriaren inaugurazioa

Gaur arratsaldeko 19:00etan inauguratu dute udal ordezkariek eta lokal berriaz gozatu ahal izango duten kultur taldeko kideek herriko espazio berria. Herritarrak ere gerturatu dira lokal berria ezagutzera, bereziki, Murixka dantza taldeko eta Orratx antzerki taldeko haurren gurasoak. Alkateak nabarmendu du urte askotako eskariari erantzuna emateko helburuarekin, eta betiere, kulturaren aldeko apustuan, sortu dela kultur lokal berria eta taldeek, beren aldetik, eskerrak eman dizkiote udalari lokal berriarengatik.

Nahi baino luzeago jo dute lanek, baina, azkenean, gaur arratsaldean inauguratu da kultur lokal berria. Joan den astetik, kultur taldeek beren materialak eramateko eta entseguak egiteko aukera izan badute ere, herritarrei begira, gaur zabaldu ditu ateak ofizialki kultur gune berriak.

Bertan izan dira Jesus Mari Martiarena alkatea eta gainerako gobernu kideak, kultur talde ezberdinetako ordezkariak eta baita herritarrak ere. Kultur lokal berrira sartu aurretik, alkateak hitza hartu du eta adierazi du “eremu berri honekin Udalak arte eszenikoekin lotura duten herriko taldeei lanerako eremu egokia eskaini nahi izan diela, urteetan egindako eskaera bati erantzunez”. Gobernuak, legealdi hasieratik egin du kulturaren aldeko apustua eta horren lekuko ditugu Gezalako aldagelak ere.

Hasiera hasieratik inplikatu ditu gobernuak kultur taldeak proiektuan. Hori dela eta, lokala erosi ondoren bisita egin zen lokalera kultur taldeek eremua ezagutu zezaten. Beren behar eta eskariak kontuan hartuta proiektua garatu zen eta taldeekin partekatu zen. Lanak urtarrilean hasi ziren eta duela aste pare bat amaitu zituzten.

Kultur lokal berri honekin ere, Kale Nagusia ere berpiztu nahi du gobernuak herriko kultur gune bilakatuz, bertan kokatua baitago ere, udal liburutegia. Udal gobernuarentzat ezinbestekoa da tokiko taldeek egiten duten lana babestea eta sustatzea, herriari bizia ematen baitiote eta haien lanari esker lezoarrek kultur jarduera anitzez gozatzeko aukera baitute, hala nola, igandeko Dantzari Txikien egunaz.

Talde ezberdinetako kideek oro har, eskerrak eman dizkiote Udalari lokal berriarengatik. Desfile taldeko kideak herriko ondare kulturalaren sustatze eta defentsan udalak betidanik azaldutako konpromiso eta laguntza aipatu nahi izan du. Bai eta udal teknikarien lan ixila. Aldi berean, bere hitzetan “gaur ikusiko dugun lokala zentzu askotan Lezoren antza du: ez da handia, baina ederra da. Ez da perfektua, baina esfortzu handiz egina da eta barrura sartuko diren den denak gauzak duin eta politak ateratzen saiatuko dira”.

Zinta moztu ondoren, barrura sartu dira bertaratu diren guztiak eta Murixka taldeko dantzariek dantza egin dute. Desfile taldekoek ere, beren trajeak ikusgai jarri dituzte eta egiten duten lana ezagutzera emateko argazki bilduma prestatu dute.

Amaitzeko, lokal berriko txoko eta eremu guztiak ikusteko eta ezagutzeko tartea utzi da bertaratatutako jende andanari eta jan-edan xume batekin eman zaio amaiera inaugurazio ekitaldiari.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer