Lezo-Donibane bidegorriaren gauzatze lanak hasi dira

2017ko Azaroak 08
bidegorria

Lezoko herri erdigunetik gertuen dagoen eremuari dagozkion lanekin astelehenean, azaroaren 6an hasi ziren eta lanek helburu dute pertsonen segurtasuna, mugikortasuna eta ongizatea hobetzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du gainerako bi faseak datorren urtean gauzatuko direla.

Udalak Lezo eta Donibane arteko bidegorria eraikitzeko lanak azaroan hasiko zirela iragarri zuen eta ala izanda, astelehenean hasi baitziren 3. zatiari dagozkion lanekin.

Lanak burutu ahal izateko Lezo eta Donibane lotzen dituen GI3440 errepidearen errei bat itxi egingo da eta trafikoa behin behineko semaforoekin erregulatuko da. Obrak dirauten bitartean Polentzarre eta Kale Nagusitik GI3440 errepidera Donibaneruntz ezin izango da sartu, hau da, Polentzarrene eta Kale Nagusitik Jaizkibel hiribidera irten ahal izango da soilik eta beraz, Donibanerantz joateko norabide aldaketa beherago egin beharko da.

Bidegorriaren gauzatze lanen lehen fasea 2017ko abenduaren 31n amaitzea aurreikusten da, tartean eragozpenik ez bada.

Jakina denez, proiektua 3 zatitan edo fasetan dago banatua eta 3. zatia hau oso garrantzitsua da Lezorentzat eta lezoarrentzat herri erdigunetik gertuen dagoen zatia izateaz gain, oinezko zein txirrindu ugari igarotzen delako egunero bertatik eta egun eremua ez delako guztiz segurua pertsonentzat. Horregatik, lanek lezoarren zein inguruko herritar guztien segurtasuna, mugikortasuna eta ongizatea hobetuko dituztela berretsi dute udal ordezkariek.

Lanek 364.935,65€ aurrekontua dute (BEZ barne) eta Sasoi Eraikuntzak enpresa arduratuko da horiek aurrera eramateaz. Lanen %85a Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du eta gainerako %15a, Lezoko Udalak.

Gainerako bi faseak datorren urtean:

Hasiera hasieratik azaldu du proiektu honekiko konpromisoa Foru Aldundiak, eskualdea biziberritzeko ezarria duen estrategiaren baitan kokatzen delako. Gauzak horrela, legealdi honetan 3 faseak gauzatzeko eta finantzatzeko konpromisoa adierazi du hasieratik. 

Hori horrela izan dadin, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du geratzen diren bi faseak, batera, datorren urtean martxan jarriko dituela ahalik eta denborarik laburrenean, neurri honetako obrek behar duten denbora ahaztu gabe, bidegorria gauzatua egon dadin.

Beraz, lezoarren eta oro har, eskualdeko biztanleen eskariek erantzuna izan dute eta amaitu da haien itxaronaldia, bidegorria eraikitzeko lanak hasita berandu baino lehenago errealitate bilakatuko baita bidegorriaren proiektua.

Amaitzeko Lezoko Udalak, lehen fase honi dagozkion lanek herritarrengan sortu ditzaketen eragozpenak barkatzeko eskaera egiten du.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer