M8: Emakumeak planto, Lezon

2018ko Martxoak 09
Plantoa saldisen

Goizeko 11:00etan elkarretaratze jendetsua egin zen Saldisen eta datozen egunetan ere ekimen ugari izango dira Emakumeen Nazioarteko egunaren harira. Zinegoak emanaldia berriz ere egunez aldatu da eta azkenik, martxoaren 20an, asteartean, eskainiko da Arratsaldeko 19:30ean Gezalan.

Lezoko emakumeek ez zuten huts egin atzo bortizkeria matxista, diskriminazioa eta berdintasun eza salatzeko munduko hainbat herrialdetan deitutako hitzorduan.   Sorginak  eta Gaxuxako kideak, Oroitzene euskaltegiko, anbulatorioko eta udal langileak, Tipi Topako emakumeak, dendariak, ikasleak… adin eta egoera ezberdineko emakumeak  bildu ziren Saldise plazan, tartean Noemi Arberas, berdintasun zinegotzia.

Errenterira bidean egindako ibilbidean, Lezo Herri eskolak ikasleen txalo zaparrada jaso zuten.

Oraindik ere hainbat ekimen M8aren harira: 

Martxoaren 10era bitartean, urtero bezala, Gaxuxako kideen lanen erakusketa ikusgai izango da Kultura Aretoan.

Martxoaren 10ean, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan, Pago Justo filmari buruzko zineforuma eskainiko da Gezalan eta Loredi Salegik dinamizatuko du saioa.

Martxoaren 19an, arratsaldeko 17:30ean, El Ciclo de la Violencia hitzaldia eskainiko da kultura aretoan.

Martxoaren 20an, asteartean,  Zinegoak Bilboko Nazioarteko Zine eta Arte Eszenikoen jaialdian irabazle izandako film laburren proiekzioa egingo da arratsaldeko 19:30ean Gezalan. Guztiak emakumeek zuzendutako filmak dira, haietatik bi Euskal Herrian egindakoak,  eta aipagarria da Euritan lanak Itxaro Bordak 1985ean idatzitako “Klara eta biok” narrazioa berrikustea proposatzen duela. Hona hemen lanen izenburuak:

- ZARPAZO ZUZ: Nerea Castro Andreu (EH)
- HAPPY ZUZ: Laura Dudgeon (Australia)
- EURITAN ZUZ: Irati Gorostidi, Arantza Santesteban (EH
- MARGUERITE, ZUZ: Marianne Farley (Canada)

Amaitzeko, kuadrillategin ere gaia modu berezian landuko dute egun horietan zehar.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer