Martxoaren 8aren harira ekimen ugari Lezon

2018ko Otsailak 27
Berdintasuna

Egunean bertan pankarta ezarriko da udaletxeko balkoian “Emakumeen eskubideak errespetatu” leloarekin. Ondorengo egunetan, Pago Justo zineforuma, Zinegoak zinema jaialdian irabazleak suertatutako film laburrak eta Ciclo de la Violencia izenburuko hitzaldia eskainiko dira. 

Aurten ere, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen antolatu ditu Udaleko Berdintasun Sailak Gaxuxa elkartearekin elkarlanean. Horiek martxoaren 8tik 19ra bitartean gauzatuko dira. 

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko egunean bertan, pankarta ezarriko da udaletxeko balkoian “Emakumeen eskubideak errespetatu” leloarekin.

Martxoaren 5etik 10era, urtero bezala, Gaxuxako kideen lanen erakusketa ikusgai izango da Kultura Aretoan.

Martxoaren 10ean, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan, Pago Justo filmari buruzko zineforuma eskainiko da Gezalan eta Loredi Salegik dinamizatuko du saioa.

Martxoaren 16an (ostirala), 19:30ean Zinegoak Bilboko Nazioarteko Zine eta Arte Eszenikoen jaialdian irabazle izandako film laburrak pantailaratuko dira Gezalan. Guztiak emakumeek zuzendutako filmak dira, haietatatik bi Euskal Herrian egindakoak,  eta aipagarria da Euritan lanak Itxaro Bordak 1985ean idatzitako “Klara eta biok” narrazioa berrikustea proposatzen duela. Hona hemen lanen izenburuak:

- ZARPAZO ZUZ: Nerea Castro Andreu (EH)
- HAPPY ZUZ: Laura Dudgeon (Australia)
- EURITAN ZUZ: Irati Gorostidi, Arantza Santesteban (EH
- MARGUERITE, ZUZ: Marianne Farley (Canada)

Martxoaren 19an, arratsaldeko 17:30ean, El Ciclo de la Violencia hitzaldia eskainiko da kultura aretoan.

Amaitzeko, kuadrillategin ere gaia modu berezian landuko dute egun horietan zehar.

 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer