Mintzagun, ikasleok euskara bidelagun

2018ko Otsailak 13
“Andante piu forte film-laburra eta euskal zinemagintza” izeneko tailerrak egingo dira euskaltegietan otsailean Amaia San Sebastianen eskutik
 
“Andante più forte” izeneko film-laburra aitzakia gisa hartuta, euskarazko zinemagintzari buruzko tailerrak egingo dira egunotan Oarsoaldeko euskaltegietan Amaia San Sebastian zuzendariaren eskutik. 
 
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean  antolatzen duen Mintzagun tailerren egitarauaren barnean daude saio hauek eta ikasturtero sei gai jorratzen dira. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Jose Angel Sanchez, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, tailer hauen bidez, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da, lehen kolpean behintzat.  Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.
 
Honatx 2018ko otsaileko egutegia:
 
Otsailak 19
 
Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 14:30 - 16:15
 
Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 19:00 - 21:00
 
Otsailak 21 
 
Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 09:30 - 11:00
 
Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 18:15 - 20:00
 
Otsailak 28
 
EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia (Errenteria)
Ordua: 09:30 - 11:30
 
Martxoak 1:
 
PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
Ordua: 15:45 - 17:15
 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer