Musika Eskolako kurtso amaierako audizioak

2018ko Ekainak 04
Kurtso bukaerako audizioen egitaraua

Ekainaren 6tik 23ra bitartean 14 emanaldi eskainiko dituzte Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek

Urtero legez, Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertu-audizioak emango dituzte. Horrela, ikasturte guztian zehar ikasitakoa herritarrei eskainiko diete.

Horrela, ekainaren 6tik 23ra bitartean, hamahiru emanaldi eskainiko dituzte, Gezala Auditoriumean edota Musika Eskolan.

Egitarau osoa:

• Ekainak 6, asteazkena: 18:00ean, Musika eta Mugimendu kontzertu-audizioa Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 7, osteguna: 17:30etan, biolontxelo, biolin eta orkestra kontzertu-audizioa Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 8, ostirala: 11:00etan, kontzertu pedagogikoak Gezala Auditoriumean; 17:00etan, gitarra audizioa Gezalan; eta 19:00etan, talde koralaren eta klarinete taldearen audizioa Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 9, larunbata: 11:30ean, Ganbara Musikako ikasleen kontzertu-audizioa Musika Eskolan.

• Ekainak 11, astelehena: 17:00etan, tronpeta eta flautako ikasleen kontzertu-audizioa Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 12, asteartea: 19:00etan, txistu eta akordeoi ikasleen kontzertu-audizioa Gezalan.

• Ekainak 13, asteazkena: 17:00etan, pianoko ikasleen kontzertu-audizioa Gezalan; 17:00etan saxofoi ikasleen audizioa Musika Eskolan; eta 19:00etan perkusioko ikasleen audizioa Gezalan.

• Ekainak 14, osteguna: 18:30ean, trikitixa ikasleen kontzertu-audizioa Gezalan.

• Ekainak 23, larunbata: 12:00ean, gitarra ikasle helduen kontzertu-audizioa Gezalan.

• Bestalde, zehazteko daude Sutargi abesbatzak eskainiko duen emanaldiaren eguna eta ordua.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer