Musika Eskolan izena emateko epea irailaren 7an amaituko da

2018ko Irailak 05
Musika Eskolan izen-ematea, irailaren 7ra arte

2018-2019 ikasturtea atzo hasi zen, irailaren 4an, baina ikasle berriek aste hau dute izena emateko, Musika Eskolan 16:30etatik 20:00etara bitartean. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Musika Eskolara gerturatu, 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu, tgarbizume@lezo.net posta elektronikora idatzi edota http://www.lezo.eus/tomasgarbizume web orrialdean sartu daitezke

Irailaren etorrerarekin batera ikasturte berriaren hasiera dator eta, hori dela eta, Musika Eskolako ikasle berriak izan nahi dutenek iraileko lehen aste hau dute izena emateko. Beraz, izen-ematea irailaren 7ra, ostirala, arte egin daiteke, Musika Eskolan 16:30etatik 20:00etara bitartean.

2018-2019 ikasturterako aukeratu daitezkeen tresnak hurrengoak dira: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina-biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, kitarra, bateria eta GANBARA TALDEA.

Musika Eskolaren eta eskaintzaren inguruko informazio gehiago jaso nahi dutenek Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolara hurbildu daitezke goian aipatutako ordutegian, 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu edota tgarbizume@lezo.net posta elektronikora idatzi dezakete.

Halaber, informazio baliagarria topatu daiteke Lezoko Udalaren webgunean, hurrengo estekan: http://www.lezo.eus/tomasgarbizume.

2018-2019 ikasturtea martxan da

Aurreko ikasturtean Musika Eskolan matrikulatuta zeuden ikasleek, eta aurten ere jarraitzen dutenek, dagoeneko hasi dute 2018-2019 ikasturtea. Irailaren 3an, astelehenean, musika-tresnen ordutegiak jaso zituzten eta asteartean, irailaren 4an, hasiera eman zitzaion ikasturte berriari. 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer