2007 - II. Antzerki Topaketak

Apirila

13

22:30

Gezala Auditoriuma

No hay ladrón que por bien no venga

Donostiako Antzerki Estudioa

"No hay ladrón que por bien no venga" antzezpenean egilea tea hartzen ari diren bitartean, antzezleek haren bizitzari buruzko azalpenak ematen dituzte komunikabide baten laguntzaz (irratia, zinema, prentsa, etab). Pertsonaia ezagutzeko irekitako leiho bat eskaintzen da. Daria Fo-k (Literaturan Nobel saria jasoa) lehen aroan idatzi zuen fartsa honetan umorea izango da oinarri.

Antzerki-egitasmoetan 2001ean eta 2002an Donostiako Udako Unibertsitatearekin lankidetzan aritukoak dira. Arcipreste de Hita lehiaketan ikuskizun onenaren, emakumezko eta gizonezko antzezle onenaren eta Zuzendaritza onenaren saria jaso zuten. Halaber, Miamiko Antzerki Hispanikoko Nazioarteko Festibalean parte hartzeko hautatu dituzte.

Zaletasuna asetzeko eta euren lurraldean antzerkia hedatzeko jo eta su lanean aritu ondoren, taldekideek jarduerari eta antzerki-munduarekiko harremanari eutsi zioten, irratian, zineman eta antzerkian hainbat eta hainbat lankidetza eginez.

ZUZENDARITZA: Manolo Gomez / ANTZEZLEAK: Carmelo Moreno, Karmele Alza, Mercedes Galiana, Jose Luis de Torres, Esther Remiro, Iñigo Ortega.

IRAUPENA: 60 minutu.

Apirila

20

22:30

Gezala Auditoriuma

Gezurra gezurraren gainean

Orratx Antzerki Taldea

5 €

Apirila

21

19:30

Gezala Auditoriuma

Gezurra gezurraren gainean

Orratx Antzerki Taldea

5 €

(Dario Foren " L'UOMO NUDO E L'UOMO IN FRAC" ETA "I CADAVERI SI SPEDISCONO E LE DONNE SI SPOGLIANO" ANTZEZLANETAN OINARRITUA.

Darío Fo-ren bi antzezlan hauek antzerkigile italiarraren lanen ia ezaugarri guztiak biltzen dituzte beren baitan. Kritika soziala edo hobeto esanda politikoa ez da hautan nabarmentzen baina gainerako osagai guztiak irakasgai batean emango bagenitu bezala ageri dira. "Frakez jantzitako gizona eta gizon biluzia" gizakion izenaz eta izanaz mintzo zaigu, kanpoko itxurak edo jazkerak gure jatorrian eta patuan eraginik baduten ala ez, eta alderantziz. Azkenean nor zer den jakiteak ere lanak emango dizkigun endredo barregarria inondik ere. "Zerraldo bidaiariak" izeneko antzezlanak, berriz, hondo sakon eta serioxeagoa du. Alabaina, tartean gertatzen diren gaizki ulertu eta "iruzurtxoek" inozentziatik maltzurkeria handienera doan bidea eta kontrakoa eskena berean egitea ahalbidetuko dute. Negozio berezi bat tarteko eta nahasmen izugarri baten ondoren, bizitzan zenbat mozorro eraman ohi ditugun eta errealitatea zenbateraino itxuraldatu daitekeen deskubrituko dugu.

Biak hala biak ironiaz, sarkasmoz eta egoera barregarriz zeharo zipriztinduriko antzezlanak direla esatea soberan dago, egilea nor den jakinda.

ZUZENDARITZA : LIERNI FRESNEDO

ANTZEZLEAK :

MERTXE LARREA, EDURNE AGIRREZABALA, PATXI LARREA, JOXE MARI GURRUTXAGA, BEGOÑA AZPIAZU, XABIN LARREA ,JUANJO ARRAIAGO,EMILI ETXEBESTE.

Maiatza

11

22:30

Gezala Auditoriuma

Ogiyik karri etzun semia

Edurne Agirrezabala

Komedia honek ama batek unibertsitatean ikasten duen semearekin duen harremana kontatzen digu bakarrizketa baten bidez. Harriduraz begiratzen du amak zenbateko aldea dagoen berak eman nahi zion heziketaren eta gaur egun ikusten duenaren artean. Semearekin komunikatu nahian, amak argi ikusten du birziklatzeko premia duela.

Algaren eta une hunkigarrien artean, gazteei eta helduei egokitzen zaie, emanaldian bi mundu horien antzezpena egiten baita.

ANTZEZLEAK:

Edurne Agirrezabala

IRAUPENA: 50 minutu gutxi gorabehera.

 

Maiatza

18

17:30

Gezala Auditoriuma

Pizti Hezlea

Txalo S.L.

Eider oheratzeko beldur da. Beldurra dio gauari, isiltasunari eta iluntasunari. Mesanotxeko argia piztuta uztea alferrik da, argiaren itzalek are gehiago izutzen baitute. Gauez amesgaizto okerrenak bisitan joaten zaizkio: zakuaren gizona, sorgina eta haren aztikeriak, haurrak jaten dituen erraldoia eta abar. Baina hori guztiarekin amaitzeko unea iritsi da, Eiderrek arrastoan sartuko ditu denak. Gau honetan gauzak aldatu egingo dira. Akabo iluntasunari eta isiltasunari beldurra. Gaueko piztien hezle bihurtuko da; aurrerantzean, PIZTI HEZLEA izango da. Haur-literaturako Hans Christian Andersen saria jaso duen Ana Maria Machado idazle brasildarrak idatzitako hiru ipuinetan oinarrituz egin da obra hau.