2007 - Hiru emakume. Musika ikusteko hiru modu

LIDIA PUJOL

Abeslaria eta antzezlea

Europan zehar hainbat bira egin ditu. 2007 antzerkia eta poesiaren eremuko ikuskizunetan parte hartu zuen, Victor Valls, Jordi Rallo, Els Trobadors, Allen Ginsberg, Pep Munné, Josep Costa, Mayte Martín, Miquel Poveda, Chicuelo, Gerard Quintana, Dani Nello, Poser Pujol eta Factoria Mascaró artistekin, Chico Bouchiki, Lino Brito, Umberto Eco, Miriam Iscla, Philippe Lafeuille, Sergi Belbel, Calixto Bieito eta Carles Gómezen zuzendaritzapean.

Abeslari gisa, edizio diskografiko ugaritan esku hartu du: Miquel Gil eta Psàlite (Terregada), Toni Xuclà (Suite de la Mediterrània), Sopa de cabra (La nit dels anys), Oscar Roig (Hidrogen i bodas de Sangre), Jackson Browne (Homenaje a Jackson Browne), Joan Figueres (Tríade eta Mascaró de Proa), Pat McDonald (Begging her graces), Jabier Muguruza (Fiordoan) eta Brian Dunning.

Lidia Pujolen musikak arnasestuka, arnasarik gabe, hitzek itota, egundoko indarrez heltzen dio poemei. Izan ere, Italiako Il Tirreno egunkariarentzat: "Arrosa eta kandelen artean, Lidiaren ahotsak etorkizun paregabea du." Francesc Massip-ek, Avui-n, honela zioen: "Ahots zoliena eta gorena da, sonoritate kristalinozko erregistroekin, eta ezinezkoa da haren erakarpenaren lilurari ihes egitea."

 

JONE

Anoetako bakarlari gazteak "Martxaundi 4" Tolosaldeko talde eta abeslarien bilduman izan zuen bere lehen kantua grabatzeko aukera. Aurretik emanak zituen bere lehen kontzertuetan erakutsi dituen talentua eta ausadia aurrekari hurbilik gabeko kantukeraren islada baino ez dira.

Sei kantu biltzen dituen lana kaleratuko du Bonberenea Ekintzak zigiluak, azken urteetan proiektu eta ekimen ezberdinak bultzatzeko hartu duen dinamika biziarekin jarraituz.

Datozen hilabetetan hainbat emanaldi egingo ditu Jonek, kantu berriak jendaurrean aurkezteko.

 

MADDI OIHENART

Euskal Herriko musikako ahotsik zoragarrien, aberatsen eta zinezkoen artean dugu, ezbairik gabe.


Maddik beste inork ez bezala adierazi eta aberasten du Zuberoako abesteko modua. Izan ere, Iparraldean artzain-musika bizirik mantentzen jakin dute, eta zahartu beharrean, musika herrikoia, inoiz baino hobeto mantendua, errespetatua eta maitatua dago.

Maddi Oihenarten kantatzeko modua ez da genero eta estilo arauetara mugatzen: "a capella" ateratzen du bere arimatik mendietan bizi eta sentitzen duena.

Konpasa, haizeak markatzen dio. Erritmoa, naturatik, sentimenduetatik, eta bere senetik hartzen du Maddik. Eta bere ahotsa, sakontasun eta sentiberatasun iturri garbia, lur magiko eta mitikoaren lilurara entregatzen da, aldi berean euskalduna eta unibertsala den lur horretara. Ezin liteke bestela izan, Maddi Oihenartek Zuberoako musika erakutsi diguten hainbat eta hainbat diskoetan hartu du parte. Baina bere kezka haratago doa. "Ilhargi Min" diskoan (Maddi Ohienart eta Josetxo Goia-Aribe, 2003), aurrerapauso bat eman zuen bere sustraiak ahaztu gabe eta jazz hizkuntzan murgildu zen, urrutiegi geratzen ez zaion mundua. Emaitza oso sorpresa atsegina izan zen.

Diskoa bide baten hasiera izan zen, eta orain proposamen ausartago egiten digu. Maddi Oihenart, inoiz baino askeago, instrumentu garaikideez inguratu da bere mundua ezagutu dezagun.

 

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer