Santakrutzak 2006

Irailak 13, asteazkena

  • 19:00 Alkate txikiek jaiei hasiera emango diete. Pregoia, txupinazoa, Murixkako dantzarien agurra...
  • 19:00 Tomas Garbizu Lezoko udal musika eskolako musika bandak eta   Lezoko txistulari taldeak Tomas Garbizuren Lezoko Herria himnoa joko dute.
  • 19:00 Jarraian, erraldoi eta buruhandien kalejira alaia Lezoko txistulari taldearekin.
  • 19:30 Gurutze Santuaren bezperak.
  • 20:00 Preso eta iheslarien aldeko enkartelada.
  • 23:00 Helduen danborrada (Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñelu).
  • 00:00  Txupinazoa eta pregoia. Aurtengoan Oroitzene AEK euskaltegiak egingo du.
  • 00:00  Osterantzean, txarangak kalean zehar.



Irailak 14, osteguna

  • 09:30 Urantzu dultzaineroen diana.
  • 11:00 Meza Nagusia, Gurutze Santuaren Basilikan.
  • 11:30 Gazte parkea haur eta gaztetxoentzat Saldise plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian).
  • 12:00 Erraldoien eta buruhandien kalejira kiroldegitik abiatuta, Lezoko txistulari taldearekin.
  • 12:30 Herri-kirolak Saldise plazan. Froga mistoak. Aizkolariak: Olasagasti-Mugerza eta Mintegia - Peñagarikano. Harrijasotzaileak: Izeta ll, Landarbide eta Ostolaza.
  • 14:00 Bazkaria herriko erretiratuentzat, 65 urtetik gorakoentzat.
  • 16:30 IV. mus txapelketa Jaizkibel Allerru Elkartean.
  • 16:30 Gazte parkea haur eta gaztetxoentzat Saldise plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian).
  • 17:00 Josetxo Etxandi XXXl. oroitaldiko pilota partiden finalak: Gazte, 22 urte azpiko afizionatu eta lehen mailako afizionatu mailatan.
  • 19:00 Erraldoien eta buruhandien kalejira kiroldegitik abiatuta, Lezoko txistulari taldearekin.
  • 22:30 Kalejira eta zezen-suzkoa Tomas Garbizu Lezoko udal musika eskolako musika bandak alaiturik.


Irailak 15, ostirala

  • 09:30 Urantzu dultzaineroen diana.
  • 10:00 Ganadu feria Goiko plazan.
  • 11:30 Idi-demaren lehenengo saioa proba lekuan.
  • 14:00 Baserritarren bazkaria Ixkulin eta Tiñelu elkarteetan. Bazkalondoan bertsolarien saioa.
  • 16:30 Jolas erraldoiak haurrentzat Lopene plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrotan).
  • 17:30 Idi-demaren bigarren saioa proba lekuan.
  • 19:00 Buruhandien kalejira kiroldegitik abiatuta Lezoko txistulari taldearekin.
  • 19:30 Saiheski erreketa eta trikitilariak Lopene plazan.
  • 19:30 Bertsolarien saio berezia: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga eta Xabier Paia Gurutze Santuaren plazan.
  • 19:30 Zabarreren itzulera, poteo eta kalejira trikitilariekin.
  • 21:00 Afari pirata, Karlos Saldise plazan.
  • 23:30 Zozongo perkusio taldearen kalejira.
  • 0:30 Kontzertua: Hip Hoparen gaua. Hainbat taldeen kontzertua eta DJak Karlos Saldise plazan.



Irailak 16, larunbata

  • 06:30 Diana Oria txarangarekin.
  • 07:00 Sokamuturra Goiko plazan. Guztiz debekatuta dago 16 urtetik beherakoek sokamuturrean parte hartzea. Udala ez da erantzule egingo zerbait gertatuz gero.
  • 09:00 Txirrindularitza: XXIV. Santakrutz saria.
  • 09:30 Urantzu dultzaineroen diana.
  • 11:00 Haur-jolasak. Herri-kirolak eta artzaien jolasak Saldise plazan Kulki taldearekin.
  • 11:00 Marmitako txapelketaren hasiera kiroldegian. Parte hartuko dutenen artean erabakiko da aurtengo irabazlea.
  • 12:00 Buruhandien kalejira kiroldegitik abiatuta, Lezoko txistulari taldearekin.
  • 14:30 Herri bazkaria Bekoerrota kiroldegian. Marmitako txapelketaren gutiziak dastatzeko ordua iritsi da.
  • 16:00 Jolas parkea haurrentzat Saldise plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegiko frontoian).
  • 16:30 Truk txapelketa Tiñelu elkartean.
  • 17:00 Haur txikien sueltoko dantza txapelketa Saldise plazan.
  • 18:00 Erraldoien eta buruhandien topaketa eta desfilea kalejiran Saldise plazatik abiatuta Lezoko txistulari taldearekin eta Urantzu dultzainero taldearekin. Partehartzaileak: Hondarribia, Irun Urnieta, Oiartzun, Pasaia, Aoiz, Kanbo, Orduña, Tutera eta Iruñeko Peña San Fermin.
  • 00:00 Kontzertuak: Sorkun eta Sexty Sexers Karlos Saldise plazan.



Irailak 17, igandea

  • 06:30 Diana Oria txarangarekin.
  • 07:00 Sokamuturra Goiko plazan. Guztiz debekatuta dago 16 urtetik beherakoek sokamuturrean parte hartzea. Udala ez da erantzule egingo zerbait gertatuz gero.
  • 09:30 Urantzu dultzaineroen diana.
  • 10:00 Galeper txapelketa Jaizkibel Allerru elkartearen eskutik, Arkale federazioko kanpan.
  • 10:00 Judo erakustaldia Bekoerroeta kiroldegian.
  • 11:30 Toka txapelketa Kaialden.
  • 12:00 Iñude eta Artzaien desfilea.
  • 16:00 Euskaraokea haur kantari eta kantuan saiatu nahi duten guztientzat Saldise plazan.
  • 18:00 Josetxo Etxandi XXXl. oroitaldiko herri mailako pilota partiden finalak: haur, gaztetxo eta heldu mailetan.
  • 19:00 Buruhandien kalejira kiroldegitik abiatuta, Lezoko txistulari taldearekin.
  • 22:30 Kalejira eta zezen-suzkoa Tomas Garbizu musika eskolako musika bandak alaiturik.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer