Mendekosteak 2006

Osteguna - Ekainak 1

  • 19:00 XIII. kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa eta sari-banaketa Gurutze Santuaren plazan.

Ostirala- Ekainak 2

  • 17:00 Sorginak kalejira herrian zehar Goloka taldearen eskutik. Bukaera Gurutze Santuaren plazan.
  • 19:00 Alkate txikiek jaiei hasiera emango diete. Pregoia, txupinazoa, dantzarien agurra... Gora Mendekoste jaiak, biba festa! Jarraian, Kixkukeriak diskaren aurkezpena. Ondoren buruhandi eta erraldoien kalejira abiatuko da Gurutze Santuaren plazatik Tomas Garbizu musika eskolako txistulari taldearekin.
  • 19:30 Poteo kalejira, malabarista eta trikitilariekin. Ikurrinaren igoera, Murixka dantza taldearen eskutik.
  • 21:00 Afaria bertsolariekin, gazte asanbladak antolatua, Karlos Saldise plazan (eguraldiak ez badu laguntzen, Bekoerrota kiroldegiko frontoian).
  • Ondoren, batukada herriko kaleetan zehar.
  • 00:00 Ekin jaiari! Murixka dantza eskolak pregoia irakurriko du, txupinazoa bota... Denok batera hasiko ditugu jaiak.
  • 00:30 Berbena Trikitake taldearekin.

Larunbata - Ekainak 3

  • 10:00 Diana Urantzu dultzaineroen eskutik. Lezoko herri mailako emakumezkoen I. pala txapelketa.
  • 10:00 Plater-tiraketa federazioaren tiro-zelaian (Arkale-Oiartzun).
  • 11:00 Buruhandien kalejira... Korri! Korri! Badatozela!, Lezoko txistulari taldearekin.
  • 11:30 Piraten jolasa haur guztiek ondo pasatzeko (Bekoerrota kiroldegiko frontoian).
  • 13:00 Tomas Garbizu Lezoko udal musika eskolako musika-bandaren kontzertua Gurutze Santuaren plazan.
  • 16:30 Truk txapelketa Tiñelu elkartean.
  • 18:00 Sueltoko dantza txapelketa Gurutze Santuaren plazan.
  • 18:00 V. tortilla patata lehiaketa Zubitxo kalean.
  • 18:00 XI. esku-pilota txapelketa: benjamin, alebin eta infantilak. Amaieran sariak partehartzaile guztientzat.
  • 19:30 Buruhandi kalejira Lezoko txistulari taldearekin.
  • 20:00 Euskaraokea: euskaraz eta azken-azkeneko abesti arrakastatsuenak Gurutze Santuaren plazan. Dantzariekin, aurkezleekin, ikusleen animoekin... girotua.
  • 00:30 Rock kontzertua.

Igandea - Ekainak 4

  • 10:00 Diana Urantzu dultzaineroen eskutik.
  • 11:00 Toka txapelketa Goiko plazan.
  • 11:00 Meza Nagusia San Joan Bataiatzailearen elizan.
  • 11:00 Buruhandi kalejira Lezoko txistulari taldearekin.
  • 11:30 Jolas parkea eta Herri kirolak haurrentzat Saldise plazan (edo kiroldegiko frontoian, euria eginez gero).
  • 12:00 Herri kirola Gurutze Santuaren plazan. Harrijasotzaileak : Agustin Landarbide eta Unai Lertxundi; aizkolariak: Ernesto Ezpeleta "Bihurri" eta Ignazio Flores.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer