Inauteriak 2005

3 - Ostegunzuri

  • 16:00 Trapujale txikia. Herri eskolakoek Trapujaleri harrera eta ongietorria egingo diote eskolako patioan.
  • 19:45 Trapujaleren jaitsiera, Jaizkibeldik. Ondoren Inauteriari agurra, pregoia eta arranpuila udaletxeko balkoitik.

4 - Ostiralori

  • 9:30 Kalejira herri osoan, herri eskolakoen eta institutukoen eskutik. Ondoren, 10:30etik 13:00etara bitarte, emanaldi nagusia Karlos Saldise plazan. Haur Hezkuntzako neska-mutilek Festak izeneko ikuskizuna egingo dute.
  • 10:30 Trapujale festa Pasaia Lezo Lizeoaren eskutik, Andreonetik Gurutze Santuaren plazara kalejiran. Euskal-inauteri dantzen emanaldia. Ondoren, Gurutze Santuaren plazan, euskal inauteri-dantzak. Jarraian, hamaiketakoa eta trapu jolasak Goiko plazan.
  • 17:30 Haur jolasak eta jarraian Zirikuen kalejira herrian zehar.
  • 21:30 Trapujaleen barrikotea. Betiko lekuan, AEK eta Gazte Asanbladaren eskutik.

5 - Larunbatgorri

  • 16:00 III. gastronomia lehiaketa Bekoerrota kiroldegian, Tiñelu elkarteak antolatuta.
  • 19:00 Zirikuen barrikote ibiltaria.
  • 21:00 Afaria Tiñelu elkartean.


7 - Astelenarre

  • 20:00 Murixka dantza taldearen eskutik, Euskal Herriko inauteriak: aurten Lantzeko inauteria.


8 - Asteartebeltz

  • 15:15 Epaiketa txikia. Trapujaleren herio-bidaia herrian zehar, epaiketa eta erreketa Gurutze Santuaren plazan, herri eskolako hirugarren zikloko ikasleen eskutik. Ondoren, txokolatada herri eskolan.
  • 19:30 Trapujaleren epaiketa eta Inauterien amaiera Gurutze Santuaren plazan. Epaiketa, herio bidaia eta Trapujaleren buru-mozketa. Musika banda eta hezkuntza musikaleko 1. eta 2. kurtsoko ikasleak. Ondoren, txerrijana eta Inauteriari agurra.