Gabonak 2006

Abenduak 9, ostirala
Nazioarteko Giza Eskubideen Eguna

  • 19:30 Pello Ramirezen kontzertua Gezala Auditoriumean. Biolontxeloak, akordeoiak eta piano batek kontzertu erabat akustikoa interpretatuko digute. Pello Ramirezen bakarkako lehen lana izan arren, beste musikari handi horientzako jotzen aritu da etengabe: Benito Lertxundi, Xabier Lete, Dulce Pontes, Kenzazpi, Mikel Urdangarin, edo Niko Etxart esate baterako.

Abenduak 15, ostirala

  • 17:00 Opera haurrentzat. Belatrix taldeak. Hansel eta Gretel haurrentzat bereziki prestatuko opera emanaldia.

Abenduak 18, astelehena

  • 18:00 Gabonetako kontzertua. Musika eta mugimenduko ikasleak eta Txinparta Txiki Gezala. Auditoriumean.

Abenduak 20, asteazkena

  • 19:30 Gabonetako kontzertua. Txinparta eta akordeoi taldea Gezala Auditoriumean.

Abenduak 22, ostirala

  • 17:00 Peter Robert, mimo emanaldia Gezala Auditoriumean.
  • 19:30 Gabonetako kontzertua. Sutargi abesbatza eta Orkestra Gezala Auditoriumean.

Abenduak 23, larunbata

  • 16:30 Zinea: Baloia. Gezala Auditoriumean.

Abenduak 28, osteguna

  • 17:00 Poko Piko, haur dantzaldia Saldise plazan. Eguraldi txarra eginez gero Bekoerrota kiroldegiko frontoian.
  • 19:30 Musika bandaren Gabonetako kontzertua Gezala Auditoriumean.

Abenduak 29, ostirala

  • 17:00 Antzezkizuna (Txotxongiloa), Gezala Auditoriumean.

Abenduak 30, larunbata

  • 12:30 Ipuin kontalaria Saldise plazan, Lezokoak merkatari elkarteak antolatuta.
  • 16:30 Zinea: Poxpolo, Mokolo ta konpainia. Eskola festa. Gezala Auditoriumean.

Urtarrilak 2, asteartea

  • 17:00 Haur jokoak Kulkiren eskutik, Saldise plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegiko frontoian.

Urtarrilak 3, asteazkena

  • 17:00 Potxin eta Patxin pailazoak Saldise plazan. Eguraldia txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegiko frontoian.

Urtarrilak 4, osteguna

  • 12:30 Marsel Magoa, Gezala Auditoriumean.

Urtarrilak 7, igandea

  • 18:30 Pirritx eta Porrotx pailazo maitagarrien emanaldia Bekoerrota Kiroldegian. Lezon, gure begiko ikusleei esker, azken urtetan jendetsuena bilakatu den emanaldia izango da aurten ere Gabonetako sasoi berezi honi amaiera emateko ekitaldia. Gure txikien zorionerako, beste behin ere, emanaldi berriaren aurkezpenerako Oarsoaldean izango duten lehenengo saioan: "Mari Motots".