2008 - Emakumea: antzerkia, zinea eta musika

 

Emakume zikloa

 

Martxoa

3-14

11:00-13:00 17:00-20:00

Kultur Aretoa

Erakusketa

Gaxuxa Emakume Taldea

Martxoa

6

19:00

Gezala Auditoriuma

Antzerkia (Gazteleraz)

El hijo que vino sin pan

Edurne Agirrezabala

5 €

Komedia honekn ama batek unibertsitatean ikasten duen semearekin duen harremana kontatzen digu, bakarrizketa baten bidez.

Harriduraz begiratzen du amak zenbateko aldea dagoen berak eman nahi zion heziketaren eta gaur egun ikusten duenaren artean. Semearekin komunikatu nahian, amak argi ikusten du birziklatzeko premia duela.

Algaren eta une hunkigarrien artean, gazteei eta helduei egokitzen zaie, emanaldian bi mundu horien antzezpena egiten baita.

Martxoa

8

20:00

Gezala Auditoriuma

Kontzertua

Maika Makowsky

10 €

Maika Makovskiren "Kraj So Koferot" kaleratu bezain pronto baloratu zuen positiboki kritikak: RUTA 66 aldizkarian hileko diskoa, Udako ale berezian, El Mundoren La Luna gehigarrian lau izar, 2007ko FNACeko talentu berria...

Wild Punk Records disko etxearekin argitaratutako Maika Makovskiren azken lana urteko erreferentzi garrantzitsuenetarikoa bilakatzeko bidean da. Udako ale berezian RUTA 66 aldizkariak, hileko disko hoberena izendatzeaz gain, Nico, Jeff Buckely edo Marianne Faithfull artistekin konparatzen du.

Sonic Wave Magazine-en arabera azken diskoa liluragarria omen da, azala oilo ipurdi moduan jartzeko adinakoa.

Maia Makovskiren azken lana, "Kraj So Koferot", Wild Punk disko etxearekin grabatu du. Estatuko prentsak Underground mailan egun dabiltzanen artean zerbait apartekotzat hartu du.

"Efeme" aldizkariaren baitan, "Kradiaw" (2005) izeneko bere lehen diskoa estreinaldi ezin hobea suertatu zen. Punkak eta folkak elkarren artean talka egiten zuten disko honetan P.J. Harvey, Neil Young, Stooges, Hole eta Joni Mitchellen eraginetik atera zitekeen hoberena kanporatzeko gai izan zen. Doinu elektrikoak eta akustikoak oso ondo maneiatzen ditu Makovskik eta arestian aipatutako bere lehen diskoak elektrikotasuna bazuen ardatz, orain argitaratutako bigarrenak, "Kraj So Kóferot" (2007), akustikoa izango du ezaugarri nagusi.

Gitarrak aipatu badira ere, Maika Makovski-ren kasuan, bere taldearen gainetik, bere ahotsa da garrantzitsuena. Aparteko indarra eta amorrua kanporatzen du abesti bakoitzean, bai kanta gogorrenetan, bai leunenetan.

Bi disko bakarrik baditu ere, oso gaztetatik hasi zen maketak grabatu eta lehiaketetara aurkezten. Ordurako nabarmentzen hasiak ziren bere zuzeneko indartsuak. Urte batzuk New Yorken egin ondoren berriro bueltatu da, lehen bi diskoak patxadaz aurkezteko eta hirugarren baten grabazioekin hasteko.

Martxoa

11

17:00

Gezala Auditoriuma

Zinea

Te doy mis ojos

2004ko Goya sarietan erabateko irabazlea izan zen 7 sari eskuratu ondoren. Donostiako zimenaldian, berriz, zilarrezko maskorra lortu zuen. Lantzen duen gaia gaurkotasun ikaragarrizkoa da (zentzu bikoitzean): genero indarkeria. Eta gaia tratatzeko ikuspuntuak eztabaida bat baino gehiago sortutakoa. Bikote baten arteko amodio/gorroto/beldur istorioa da. Zuzendariak indarkeriaren aurkako ikuspuntua hartzen badu ere, erasotzailea ulertzeko saiakerak egiten ditu. Oreka zaila eta latza, baina kritikaren ustez lortzen duena.

 

Martxoa

11

Jarraian

Gezala Auditoriuma

Hitzaldia

Emakumearen aurkako indakeria

Partaideak:

Marian Asteasunizarra (Equalako abokatua)

Equala (Consultoria Igualdad de Oportunidades)