2008 - Jazz kontzertuak

Azaroa

7

21:00

Gezala Auditoriuma

Javier Garayalde Jazz Laukotea

21:00

 Dohainik

JAVIER GARAYALDE: Nafarroako eta Frantzia hegoaldeko jaialdietan eta, batez ere, Bartzelonako lokaletan egindako emanaldiei esker, instrumentu-jole eta jazz maisu handiekin batera aritzeko aukera zabaldu zitzaion Javier Garayalderi. Esaterako, Bill Coleman, Don Byas, Coleman Hawkins eta Tete Montoliurekin 1982. urtean, Londresen, Irratiaren Europar Batasuneko Jaialdi Kontzertuan bakarlari moduan Espainia ordezkatzeko hautatu zuten. 1985. urtean Donostiako Jazzaldian parte hartu zuen. Azkeneko hamarkadan, jazz eta musika klasikoaren interpretariaren lanak uztartu ditu Garayaldek -genero horretan aritu da, esaterako, RTVErekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin-, Iruñeko Pablo Sarasate Musikako Goi Kontserbatorioan Saxofoi Katedraren titular gisa betetzen duen eginkizun pedagogikoarekin batera. 1994-95 ikasturtean jazza sartu zuen kontserbatorioan.

LUIS GIMÉNEZ: Zaragozan jaio zen. 1993. urtean Bostongo Berklee School of Music-en sartu zen, eta bertan, gitarra eta pianoa ikasi zuen irakasle handienekin, eta klaseetan, kontzertuetan eta mintegietan parte hartu zuen, goi-eskola horretan lizentziatura erdietsi zuen arte. Gure herrian zenbait jaialditan parte hartu du goi mailako bakarlari batzuekin.

MARCELO ESCRICH: Argentinan jaio zen, eta bertan, kontrabaxu-ikasketak egin zituen Bahía Blanca kontserbatorioan, Alexander Micolacziw irakaslearekin. Espainian hainbat taldetan aritu izan da bakarlari handiei lagunduz, hala nola Tata Quintana, Andrezj Oleniczjak, Víctor Celada, Mikel Andueza eta beste batzuk.

AURELIO ZABALEGUI: Iruindarra da jaiotzez. Perkusioko Goi Tituluduna Zaragozako Goi Kontserbatorioan. 1998. urteaz geroztik perkusio-irakaslea da Pablo Sarasate Iruñeko Goi Kontserbatorioan.  Perkusionista gisa parte hartu du Pablo Sarasate Orkestra Sinfonikoan, Bilboko Orkestra Sinfonikoan, Valladolideko Orkestra Sinfonikoan, eta beste batzuetan.

 

Azaroa

21

21:00

Gezala Auditoriuma

Mikel Andueza Hirukotea

21:00

 Dohainik

Talde honetako kideek, jazzaren errepertorioak berezkoak dituen ohiko estandar iparramerikarrak erabiliz formatu honetan garapen bat izan ondoren, erronka berri bati heldu diote, hots, musikaren alorrean beste norabide batean hazteko helburuari: sonoritate pertsonalagoa erdiestea herriko musika-unibertsoaren doinuak erabiliz inprobisaziorako, bi aldetatik begiratuta: alegia, batetik, aspaldiko herri-kantak, eta bestetik, egungo abestiak, gaur egun punta-puntan dabiltzan kantautore eta taldeen lanik arrakastatsuenak.

Helburu hori lortzeko, hiru kultur eremu desberdin baina, aldi berean, hurbil uztartu ditugu: Nafarroako saxofoi-jole bat, Gipuzkoako kontrabaxu-jole bat eta Ipar Euskal Herriko bateria-jole bat.

Elkarrekin, entzuleei oso hurbilekoak egingo zaizkien lanak interpretatuko dituzte, esate baterako Zabalaren Aitormena, edo Lua Lua ezaguna, Tolosako ohiko Troika, Nafarroako Lantz herriko inauteriak edota Iparraldeko doinuak.

Gure kultur eremuaren nahaste eta ezagutza honi esker, interpretatutako gaien jatorriari buruzko azalpen bat eman dezakegu, kontzertuari nolabait ere eduki pedagogikoa emanez; eta horrek bereziki interesgarria eta erakargarria bihurtzen du entzuleentzat.

Taldeko kideak

MIKEL ANDUEZA (saxoak): Madrilgo Goi Mailako Kontserbatorioan amaitu zituen bere ikasketak, ikasturte guztietan ohorezko matrikula lortu ondoren.

Gero, Berklee College of Music ikastetxean (Boston, AEB) jarraitu zuen, eta bertan graduatu zen "Cum Laude" notarekin. Halaber, urteko saxofoi-jolerik nabarmenenaren Performance Award saria eman zioten.

Musikari eklektikoa da, hogeita hamar disko baino gehiago ditu grabatuak, eta musika klasikoan, besteak beste, honakoekin jo izan du: Espainiako Telebista eta Irratiaren Orkestrarekin, Espainiako Orkestra Gazte Nazionalarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbo Orkestra Sinfonikoarekin...

Antzerkiaren alorrean, zenbait kolaborazio egin ditu Harvard University Theatre izenekoarekin (AEB) eta Teatre LLiureko Orkestrarekin Kataluniako Antzoki Nazionalean, Vaiven ekoizpen-etxearekin, Kilkarrakekin...

Beste musika batzuen alorrean, Rosa Pasos, Miguel Ríos, Victor Manuel, Jorge Drexler, Imanol, Mikel Erentxun, Xabier Lete, Amaia Zubiria, Santiago Segura, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Lucrecia, La Buena Vida... eta beste artista batzuekin jo izan du.

Bere jazz-ibilbide oparoan hainbat kolaborazio egin ditu honakoekin: Manhattan Transfer, Deborah Brown, Dusko Goikowich, Tete Montoliu, Bebo Valdés, Randy Brecker, Phill Woods...

Konpositore gisa, bere lan batzuk sintonia gisa aukeratu izan dituzte hainbat saiotan, esate baterako, Urano, El Ojo Crítico saioan, RNErentzat, edo Cansino, San Javierko (Murtzia) jazz jaialdian, edo Caos, Madrilgo Onda Latinan.

Zenbait kontzertu grabatu ditu bakarlari modura Espainiako Irrati Nazionalarentzat, Espainiako Telebistarentzat, Canal Digitalentzat... eta hainbat kontzertu eskaini ditu herrialde ugaritan: AEB, Portugal, Alemania, Andorra, Frantzia, Belgika...

Egun, saxofoi-irakasle espezialista da Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.

GONZALO TEJADA (Kontrabaxua): Ospe handiko musikaria da nazio mailan eta irakasle espezialista Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.

VINCENT TOMAS (Bateria): Europako jazzaren alorrean sortzen ari diren goi mailako musikarietako bat dugu.

 

Azaroa

28

21:00

Gezala Auditoriuma

Karma Quintet

21:00

 Dohainik

Karma Quintet jazz bokaleko talde bat da, eta bertan, pop musikaren eta brasildar sustraiak dituen musikaren eraginak elkartzen dira. Nabarmenak dira intimismoaren ekarpenak, baita bere energia musikala ere, eta era horretan, "crooner" kontzeptua modernizatzen du, uneoro horrekin leial jokatuz.

Enrique Galán eta Eusebio Soriaren arteko lankidetza artistikotik abiatuta sortu zen taldea. Lanean hainbat urte egin ondoren, 2007. urtean, Bea Hurtado, Igor Intxausti eta Ixak Oiartzabal elkartu zitzaizkien, eta horrela, taldea gaur egun ezagutzen dugun bezala osatu zuten. Jazzaren errepertorioaren barruan ezagunak diren lanak jotzen dituzte gaur egun, baita beren kantak ere, taldeak une jakin bakoitzean izan dituen kezka musikalen ondorio direnak.

Karma Quinteten musika kontzeptua ulertzeko, "crooner" izenez ezagutzen den kontzeptuak gizonezkoen ahotsez kantatutako jazzari egindako ekarpena ulertu beharra dago. Estilo honen barruan, Mel Tormé, John Pizzarelli, Johnny Hartman, Nat King Cole, Louis Prima eta abarren tamainako kantariak bil genitzake, guztiak ere ahots bero eta dotoreak, jazzean halako begirunea izan duten emakumezkoen ahotsei emandako erantzuna izan direlarik.

Karma Quintet, 2007. urteko Donostiako Jazzaldian parte hartu ondoren, bere proiektua sendotu nahian, musika beltzeko eragin musikaletara zabaldu da, hala nola Blues edo Funky estiloetara. Here comes the sun (Lennon-Mc Cartney), Song For My Father (Horace Silver), edo Dorian Gray bezalako Enriqueren lanak, Karma Quintet taldearen erakusgarri kontsidera ditzakegu.

ENRIQUE GALÁN (ahotsa): Musika kezka handia duen musikaria dugu, eta gitarra eta piano ikasketak egin ondoren, Musikene ikastetxe ospetsuan sartu zen. Bere hiriko jazz klub ospetsuenetan jardun ondoren, Altxerrin edo Gazteszenan esate baterako, bere ametsa betea ikusi zuen bere taldearekin Donostiako Jazzaldian jotzea lortu zuenean.

IGOR INTXAUSTI (gitarra): Hari-instrumentu desberdinetan esperientzia handia duen musikaria. Era horretan, Donostiako Musika Hamabostaldian antzinako musika interpretatuz entzun ahal izan dugu, edo Brasilgo musika joz jazz jaialdiren batean, baina ez dugu harritu behar, halere, baxua joz aurkitzen badugu, Euskadiko dixi musika-talderik ospetsuenetako batekin. Gaur egun, irakaskuntzan jardunez eta zuzeneko emanaldiak eginez aritzen da.

BEATRIZ HURTADO (pianoa, teklatua): Egun, Euskal Herriko  bi jazz talde ezagunenetako taldekide da (Mac Jeara's Jazz Band eta Amama Luisa Brass Band), eta gure lurraldeko jazz jaialdi guztietan parte hartu du.

EUSEBIO SORIA (baxua): Musikaren alderdirik zabalenak jorratzeko gai da musikari hau, eta era horretan, film laburretarako soinu-bandetatik hasi eta antzerki-lanetarako musika ere egin izan du. Unhe edo Deriva bezalako taldeekin parte hartu du, eta halaber, Kutxarena bezalako kultur zirkuituetan jardun du, edo Bilborock-en bertan ere bai.

IXAK OIARZABAL (bateria, perkusioa): Banja Luka, Ácido C, Unhe, Negu Gorriak... taldeen grabazioetan parte hartu izan du. Gaur egun, beraren partaidetza eskatzen duten taldeekin birak egiten eta irakaskuntza lanetan dihardu, biak tartekatuz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer