Diru-laguntzak

Udaleko Euskara Sailaren diru-laguntzak

Egun martxan dauden edo epea irekitzear duten diru-laguntzen inguruko informazio gehiago eskuratzeko, jo udaleko diru-laguntzen atalera.

Euskara Sailak urtean diru-laguntzen deialdi bat egiten du. Gaur egun hiru lerro ditu:

1) Euskara ikasteko diru-laguntza: helburua Lezon bizi den edonork euskara ikasteko aukera izatea da.

2) UEUn matrikulatzeko diru-laguntza: Udako Euskal Unibertsitatean ikastaroren bat egin nahi duenarentzat irekitzen da aukera bera.

3) Lezoko komertzio- eta ostalaritza-errotuluak euskaratzeko diru-laguntza: errotuluak euskara hutsean jar ditzaten herriko ostalariak eta merkatariak diruz laguntzeko xedea bilatzen du.

 

OLA Plana: Jarduerak antolatzeko diru-laguntzak.

Diru-laguntza hauek eskatu ahal izateko, OLA Planeko partaide izan behar da. Beraz, OLA Planean sartuta dabiltzan enpresak diru-laguntza hauek eska ditzakete, euskararen aldeko ekimenen bat antolatzeko asmorik izanez gero.

 

Nazio Mailako euskalgintzan dabiltzan erakundeentzako diru-laguntzak.

Lezoko Udalak, orain artean, utzi izan du diru aurreikuspen bat euskararen alde nazio mailan dabiltzan erakundeentzako. Jasotako eskaeren artean, garaian garaiko lehentasunen araberako banaketa egiten da.

 

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer