Santakrutzak 2008

 

Irailak 12 - ostirala
16:30 VI. Mus txapelketa Jaizkibel Allerru Elkartean.
19:00 ALKATE TXIKIEK jaiei hasiera emango diete. Pregoia, txupinazoa, Murixkako Dantzarien agurra...
19:00 Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako "MUSIKA BANDA" eta Lezoko txistulari taldeak Tomas Garbizuren "Lezoko Herria" himnoa joko dute, Gurutze Santuaren plazan.
Jarraian, erraldoi eta buruhandien kalejira alaia Lezoko Txistulari taldearekin
20:00 Preso eta iheslarien aldeko enkartelada
21:00 Eleganteen afaria
22:00 MUSIKA - Modesto Gurutze Santuaren plazan
23:00 Helduen Danborrada
0:30 MUSIKA - Modesto Gurutze Santuaren plazan

Irailak 13 - larunbata
9:30 Lezoko dultzaineroen diana
11:00 IX. Marmitako txapelketaren hasiera kiroldegian.
11:30 Zinta lasterketa Euskal Herria plazan
11:30 Jolas parkea eta jolas erraldoiak Saldise plazan (Eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian)
12:00 "Zigortuak: ilunpetik argitara" liburuaren aurkezpena Donibane kaleko Kultur Aretoan.
12:00 Buruhandien kalejira kiroldegitik abiatuta Lezoko txistulari taldearekin
14:00 Herri bazkaria Bekoerrota kiroldegian. Marmitako txapelketaren gutiziak dastatzeko ordua iritsi da.
16:30 Truk txapelketa Tiñelu elkartean
17:00 Jolas parkea eta jolas erraldoiak Saldise plazan (Eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian
19:00 Erraldoi eta Buruhandien topaketa Lopenetik abiatuta Lezoko txistulari taldearekin
19:30 Gurutze Santuaren bezperak
20:00 Zozongo
21:30 Gazte Asanbladaren Barrikotea
23:00 MUSIKA: Rock Kontzertua Saldise plazan Des-kontrol, Skati eta Ekintza Zuzena
2:30 Zozongo

Irailak 14 - igandea
9:30 URANTZU diana
10:00 Plater tiraketa Jaizkibel Allerru elkartearen eskutik. Arkalen federazioko zelaian (Oiartzun)
11:00 Meza Nagusia, Gurutze Santuaren Basilikan.
11:30 Toka txapelketa Kaialden
11:30 Haur Jokolasak Saldise plazan (Eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian
12:00 Artzain eta Inudeen desfilea
12:30 Herri kirolen erakustaldia Saldise plazan: Olasagasti eta Mindegia aurrez aurre eta Ezpeletaren (Bihurri) erakustaldia esku batekin. Harri-jasotzaileen erakustaldirako: Goenatxo II eta III (aita- semea) eta Agustin Landarbide.
14:00 Bazkaria herriko erretiratuentzat, 65 urtetik gorakoentzat
14:00 Arrantzaleen bazkaria
16:00 Katxarros a gogo sukaldeko trenekin egindako jolasak Saldise plazan (Eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian
17:00 Josetxo Etxandi XXXIII. Oroitaldiko herri mailako pilota partiden finalak:
18:00 Hipo eta Tomax pailazoak Saldise plazan
19:00 Buruhandien kalejira kiroldegitik abiatuta Lezoko txistulari taldearekin ERRALDOIAK
20:00 Musika: Erdizka Lauetan Gurutze Santuaren plazan
22:00 Zezen Suzkoa

Irailak 15 - astelehena
9:30 Txistularien diana
10:00 Ganadu feria Goiko plazan
11:00 Toka eta bote jubilatuentzat
11:30 Jakin eta jolas Saldise plazan (Eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian
11:30 Idi-demaren lehenengo saioa proba lekuan
12:00 Buruhandien kalejira kiroldegitik abiatuta Lezoko txistulari taldearekin
14:00 Baserritarren bazkaria Ixkulin eta Tiñelu elkarteetan. Bazkalondoan bertsolarien saioa
17:00 Meatzarien jolas eta jokoak Saldise plazan (Eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian
17:30 Idi-demaren bigarren saioa proba lekuan
18:00 Josetxo Etxandi XXXIII. Oroitaldiko pilota partiden finalak: Gazte, 22 urte azpikoak Afizionatu eta Lehen Mailako Afizionatu mailatan.
19:00 Buruhandien kalejira kiroldegitik abiatuta Lezoko txistulari taldearekin
19:30 Bertsolarien saio berezia: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso,...
19:30 Saiheski erreketa eta Trikitilariak Lopenen
22:00 Kalejira eta Zezen-suzkoa "Tomas Garbizu" Lezoko Udalaren Musika Eskolak alaiturik