Lezo eginez

Herritarrek eta komunitateak hirigintzaren antolamenduan parte hartu eta protagonista izan behar dute, herritarren bizitza-kalitatean nahiz komunitatearen historian, kulturan eta garapenean eragiten duten parametroak antolaketa honen baitan baitaude. Honela, Lezoko udalak hainbat prozesu aurrera eraman zituen 2000 urte inguruan: “Lezoko hirigintza planari buruzko herritarren proposamena” eta “Lezo Bihar hausnarketa estrategikorako prozesua”.

Oraingoan udal tramiteekin batera, lau fasetan bereizitako prozesuan herritarren parte-hartzea bilatzen da.

Ikasi, Ezagutu, Proposatu eta Eztabaidatu faseetan herritarrei informazioa emateaz gain, eztabaidarako eta ekarpenak egiteko aukera dugu.