Ikasi

Maiatzean, prozesuari hasiera emateko eta gaia kokatu asmoz, mahai-inguruak antolatu ziren.

Kultur Aretoa jendez lepo egon zen egun horietan. Lezori eragiten dioten zenbait gairen inguruan ikasteko eta sakontzeko aukera izan genuen: azpiegitura-obra handiak eta ingurunean duten eragina; kutsadura; etxebizitza; kanpo-kaiaren nondik norakoak eta ondorioak.

Halaber, herritarrontzat garrantzia handikoak eta sarritan liskartsuak diren gai hauen inguruko eztabaida mamitsuak bezain aberasgarriak eman ziren bertaratutakoen eta hizlarien artean.