Helburuak

  • Herrigunea indartzea. Batetik, egungo auzoen birgaitzearen eta kohesionatzearen bitartez eta, bestetik, herrigunea herritarrentzat erakargarri bihurtuz. Horretarako, sozializazio-guneak eskaini behar dira, hala nola, ekipamenduak, zerbitzuak, jolas-parkeak eta herri-inguruko parkeak.  
  • Landa-ingurunea babestea. Bai herriko nekazaritza indartzeko eta bai aisialdian gozatzeko.
  • Kutsadura murriztea. Trafiko astuna herrigunetik ateratzeko, saihesbide alternatiboen bidez nahiz portuko antolamenduan alternatibak landuz eta bertako jardueren kontrol zorrotza eginez.