Proposamenak

Azpiegiturak

  1. Herriko industria-trafikoa Lanbarrengo biribilgunera bideratu eta N-1 errepidearen zabaltzea Gaintxurizketatik Lezora.
  2. Pasai Donibaneko trafikoa portuko saihesbide berritik bideratu.
  3. Oinezkoentzat eta bizikletentzat bidegorria Lezo eta Gaintxurizketa artean.
  4. Aparkalekuak.

Etxebizitzak

  1. Egun okupatuta dauden zenbait lurretan 779 etxebizitza berri, 401 salmenta librekoak eta 378 babestuak (1-Sektorean 120; Altzaten 83; Zelain 150; Maintzinen 26; Algeposan 300; Arraitokin 100 edo Olatzarren 120).
  2. Babes sozialeko alokairuzko 100 apartamentu 1-Sektorean eta Algeposan.

Ekonomia-jarduerak

  1. Herriguneko zenbait eremuren birgaitzerako lantegien lekualdaketa egin beharko dela-eta, eta bestetik, herriko zenbait lantegiren handitzea aurreikusiz, bi aukera proposatzen dira: Gaintxurizketan (14Ha) ala Sagastiberrin (11Ha).
  2. Landa-eremuaren garapen sozioekonomikorako motore izango den eremua (20Ha).

Ekipamenduak

  1. Eguneko Zentrua eta babespeko 8 apartamentu Auñamendin.
  2. Markesane Kultur Zentrua garai bateko Pildain eskolen eremuan.
  3. Osasun-beharretarako eremua 1-Sektorean.
  4. Hezkuntza-beharretarako eremua 1-Sektorean.
  5. Bekoerrota kiroldegia handitzeko eremua Arraitokin.
  6. Hilerria handitzeko eremua Olatzarren.

Parkeak eta babes-eremuak

  1. Parke publikoa Xoxolurran (25.570 m2).
  2. Parke publikoa Olatzarren (10.000 m2).
  3. Herriondo babestu bailararen paisai-balioa indartuz.
  4. Herriondo-Amuntene-Urrullo-Jaizkibel Korridore Ekologikoa.
  5. Jaizkibeli eremu ezberdinen ezaugarrien araberako babes-sailkapena eman.