Gabonak 2008

Ordua 2008ko Gabonetako ekintzak
Abenduak 1etik 24era
  Liburu azoka kultura aretoan.

Abenduak 2, asteartea

20:00

Lezoko udalaren hizkuntza politika. Kontseiluak egindako ikerketaren datuen aurkezpena, pleno aretoan. Parte hartzaileak: Kontseilua eta Lezoko Udala. Sarreran Kontseiluaren 10. urteurrenaren ikus-entzunezkoaren laburpena izango da.

Abenduak 4, asteazkena (Euskararen Eguna)
20:00 Abertzaleak eta euskara” liburuaren inguruko eztabaida pleno aretoan. Hizlaria: Joxe Manuel Odriozola.
Abenduak 5, ostirala
17:00 Euskararen egunaren inguruko ospakizunetan, haur eta gurasoentzako dantzaldia eta txokolatada Euskal Herria plazan (edo Bekoerrota kiroldegian, eguraldi txarra eginez gero).
Abenduak 12, ostirala
19:00 Olerki eta ipuin lehiaketako sari banaketa Lezoko Udal Liburutegian.
Abenduak 17, asteazkena
18:00 Tomas Garbizu Lezoko udal musika eskolako, musika eta mugimendua, musika mintzaira eta Txinparta Txiki abesbatzaren kontzertua Gezalan.
Abenduak 18, osteguna
19:30 TGLUMEko Txinparta abesbatza eta Zangotz akordeoi taldearen kontzertua Gezalan.
Abenduak 19, ostirala
19:30 TGLUMEko Sutargi abesbatza eta Orkestraren kontzertua Gezalan.
Abenduak 20, larunbata
12:30 TGLUMEko Musika Bandaren kontzertua Gurutze Santuaren plazan. Euria egiten badu Gezala Auditoriumean.
17:00 Zirko tailerra Bekoerrota kiroldegian.
21:00 Xabi San Sebastian musikariaren kontzertua Gezalan.
Abenduak 21, igandea  - Santo Tomas -
11:00 Sto. Tomas egunaren ospakizuna: goizean zehar azoka, taloak, taberna… eta euskal produktuen feria. Kalejira, TGLUMEko trikitixa taldea eta txistulari taldearekin Lezoko kaleetan zehar.
13:00 Txorimalo lehiaketaren sari banaketa.
Abenduak 22, astelehena
17:00 Jokuen tailerra, mahai jokuak eta globoflexia Goiko plazan (Bekoerrota kiroldegian, eguraldi txarra eginez gero).
Abenduak 23, asteartea
11:00 Gabonetako haur parkea Bekoerrota kiroldegian.
17:00 Gabonetako haur parkea Bekoerrota kiroldegian.
Abenduak 24, asteazkena
12:00 Gabonetako kalejira, Hator Hator kantatzera. Eskolatik hasita, Lezoko kaleetan zehar (euria egiten badu, kiroldegiko frontoian).
16:30 Aiton Bordako Gabonetako kalejira, TGLUMEko trikitixa taldearekin Lezoko kaleetan zehar.
18:00 Katekesiko Gabonetako kalejira TGLUMEko txistulari taldearekin goiko elizatik hasita, Lezoko kaleetan zehar.
Abenduak 25, osteguna
11:30 Badator, badator Olentzeroa!!! TGLUMEko txistulari Taldearekin Altamira auzo elkartetik hasita.
12:00 Oparien banaketa Gurutze Santuaren plazan (edo Bekoerrota kiroldegiko frontoian eguraldi txarra eginez gero).
Abenduak 26, ostirala
11:00 Globoflexia, malabarrak eta txokolatada, Goiko plazan (edo kiroldegian eguraldi txarra eginez gero).
17:00 Orratx! Ttikiren antzerki emanaldia Gezala Auditoriumean.
Abenduak 27, Larunbata
11:00 Skate txapelketaren hasiera Skate pistan.
17:00 Orratx! Ttikiren antzerki emanaldia Gezala Auditoriumean.
Abenduak 29, astelehena
17:00 Txiki-Txokoa (0-3) eta tailerrak.
Abenduak 30, asteartea
17:00 Aintzinako jolasak Bekoerrota kiroldegian.
Abenduak 31, asteazkena
18:30 Urte amaierako kalejira, kopla kantari. TGLUMEko Sutargi, Txinparta Txiki eta Trikitixa taldearekin Lezoko kaleetan zehar.
Urtarrilak 2, ostirala
11:00 Kotxe pedaleak, trizikloak eta patineteak Goiko plazan (edo Bekoerrota kiroldegiko frontoian).
17:00 Txan Magoa Bekoerrota kiroldegian.
Urtarrilak 3, larunbata
11:00 Oreka tailerra (zankoak, trainerak, “andadores”) Bekoerrota kiroldegiko frontoian.
18:00 Xurdin. “Gabon kontzertua” Bekoerrota kiroldegian. Prezioa: 5 €.
Urtarrilak 5, astelehena
12:00 Pirritx eta Porrotxen Pirata emanaldi berria Bekoerrota kiroldegian. Prezioa: 5 €.
19:00 Errege kabalgata (Lopenetik abiatuko da).