2009 - IV. Antzerki Topaketak

Maiatza

8

21:00

Gezala Auditoriuma

Ate joka

Txalo Taldea

 Doan

Jack Lemmon eta Walter Matthau protagonista dituen filmari esker da ezaguna istorioa. Bi lagunen gorabeherak azaltzen ditu, dibortziatuak biak. Elkarrekin bizitzea erabakiko dute, bakardadeari aurre egiteko. Emazteengandik bananduta egoteak, adiskidetasunak eta asteroko poker partidak lotzen ditu bi lagunak; izan ere, beren bizi moduek ez dute elkarren artean inolako tankerarik. Oscar desastre hutsa da, eta hautsaren akaroak etxeko animalia preziatutzat ditu. Félix, ordea, oso ordenatua eta txukuna da. Elkarbizitzan egoera mamitsuak eta interesgarriak sortuko dira publikoaren gozamenerako. Izan ere, senar-emazteen artean ohikoak diren eszenak bi dibortziatu horien arteko elkarbizitzaren parte dira; azken buruan, galdutako emaztearen irudia bilatzen baitu batak bestearengan.

Txalo Euskal Herriko antzerki-ekoizpen etxe nabarmenenetakoa da. Sortu zutenetik, hainbat sari jaso dituzte; esaterako, 1997ko eta 1999ko euskal ekoizpen onenaren Ercilla saria, Aktoreen Batasunaren saria 2001eko ekainean, Antzezlan Onenaren saria Euskal Antzerkiaren XXIII. Topaketetan... Orain, sei antzezlanekin dabiltza biran.

Zuzendaria: Begoña Bilbao

Antzezleak: Iker Galarza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga

Iraupena: 1 ordu eta 15 minutu.

 

Maiatza

15

21:00

Gezala Auditoriuma

Gezurrezko printzea

Edurne Agirrezabala

Doan

Bakarrizketa bat da. Senarraren bizitzaren mende dagoen emakume batek bikote-bizitzan izandako bizipenak kontatzen ditu, elkarren arteko kimika sortu zen harremanaren hastapenetan hasi eta tratu txarren mugara iritsi diren egungo unera arte.

Senarraren ama gaixotu egin da, eta emakumeak lan egiteari utzi dio amaginarreba zaintzeko; senarrak, bitartean, betiko bizimoduari eusten dio. Emakumeak, hutsaren hurrengo bihurturik, baina amaginarrebaren laguntzaz, harremanarekin bukatzea eta egoerari aurpegi ematea erabaki du, bere garaian ez baitzuen adorerik izan hori egiteko.

Senarrarekin batera bizi izandako garai onei buruz hitz egiten digu, eta baita orain, nahiz eta tratu txarrak pairatu eta banantzea erabaki, askatasuna kentzen dion mendekotasunari buruz ere. Zalantza eta duda-mudaz beterik, senarrarekin geratu da berriz ere.

Zuzendaria eta antzezlea: Edurne Agirrezabala

Iraupena: 50 minutu.