Araudia

1.artikulua.- Lezo BTT 09k izaera turistiko eta herrikoia duen froga denez ez du ez denborarik neurtzen, ez sailkapenik egiten

2.artikulua.- Lezo BTT 09k zikloturista eta txirrindulari orok har dezake parte, federatua izan edo ez.

3.artikulua.- Partehartzaile guztiek zirkulazio arauak errespetatu eta, trafiko arduradunek eta antolatzaileen argibideak jarraitu beharko dituzte.

4.artikulua.- Lezo BTT 09 Zeharkaldiko partehartzailetzat joko dira soilik;izena zehaztutako moduan eman dutenak, martxaren intsignia daramatenak, 1. artikuluak dioena errespetatzen dutenak eta, martxaren buru izango den ibilgailuaren eta erratz-autoaren artean zirkulatuz, antolatzaileek ezarritako ordutegia eta ibilbidea behar bezala betetzen dutenak.

5.artikulua.- Adingabeek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute edo gurasoetakoren batek lagunduta parte hartu. Parte hartzeko gutxieneko adina 13 urtekoa izango da.

6.artikulua.- Laguntza medikoa DYAk eskainiko du.

7.artikulua.- Izen emateagatik 11 euro ordaindu beharko dituzte federatuak eta 16 euro federatu gabeak (Seguroarekin).

8.artikulua.- Lezo BTT 09 Zeharkaldiaren ibilbidean zehar kaskoa edo koskor-babesa jantzita erametea derrigorrezkoa izango da.

9.artikulua.- Antolatzaileek aldez aurretik abisurik eman beharrik gabe alda dezakete, araudi honetako edozein puntu, partehartzaileen edo martxaren onerako bada

10.artikulua.- Martxan ateratzeak automatikoki araudi honetako artikulu guztiak onartzea esan nahi du.

11.artikulua.- Ez da inolako erreklamaziorik onartuko.