Matrikulazio kanpaina

4 eta 10 urte bitarteko lezoar gazteentzat Lezoko Udal Ludotekak ikasturteko ibilbideari ekingo dio

Lezoko Udalaren Euskara-Kultura sailaren eskutik du urriaren 5etik aurrera irekiko ditu ateak. Arratsaldeko 16:30ean ekingo zaio ekaiaren bukaerara luzatuko den aurtengo ikasturtea.

Ludotekan antolatuko diren jarduerek haurren behar eta gustuei erantzun nahi diete. Hezitzaileen laguntza dutela, aukera izango dute abian jarriko diren jardueretan esku-hartzeko, jolasean ikasteko. Guzti horiezaz gain, haurrak elkartzeko toki bat izango da, Han izango dituzte askari txokoa, jolasak, mahaiak, ipuinak...

Lezoko udalak, Jokaitza SL enpresaren bitartez kudeatzen du Ludoteka. Jokaitzaren eta bi hezitzailek egingo dute bertan lana. Biek ere prestakuntza espezifikoa dute eta animazio-alorrean zein aisialdi hezitzailean eskarmentu handikoak dira.

Ikasturte berri honetako ordutegia hauxe izango da: astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara. Horiezaz gain, hainbat larunbatetan programazio berezia izango da.

 MATRIKULA EPEA: Irailaren 29tik urriak 2ra
MATRIKULA EGITEKO LEKUA:
Goizez: Euskara-Kultura Dpt. Donibane kalea 2
Arratsaldez: Ludotekako lokaletan (Guillermo Lazon, 18, atzealdea)

 MATRIKULA ETA KUOTAK:
Hiruhilabeteko: 25 € (urrian - urtarrilean - apirilean), nahi izanez gero hilabetero 8,50 €
Oharra: Familia ugariek eta seme-alaba bat baino gehiago matrikulatzen dutenak: 15 €
KONTU KORRONTEA: Kutxa: 2101 0008 33 0122711179
PLAZAK: 45 izango dira eta izen emate ordenaren arabera osatuko dira

Informazio bilera irekia: Urriak 1 (17:00etan Gezalan)
INFORMAZIO GEHIAGO: 943 51 34 76 telefonoan